Donostia San Sebastián Turismoa-ren webgune ofiziala

Abuztuaren 31ko oroitzapenezko ekitaldia

31 Abuztua 21:30
Antolatzen du: Donostiako Udala + Donostia Kultura

Informazio gehiago nahi baduzu, antolatzailearen xehetasun-fitxan.

Informazioa
Doan ekitaldia

1813ko egun horretan hiriak bizitako gertakari mingarriaren oroitzapenezko ekitaldia.

1813ko abuztuaren 31n hiria suntsitu zuen sutea gogora ekartzen dute urtero donostiarrek.

Sutearen ostean, kale bat bakarrik geratu zen zutik, gaur egun Abuztuaren 31ko kalea deitzen dena, alegia. Ohi legez, aurtengoan ere mota guztietako ekitaldiak egongo dira. 21:30ean argi guztiak itzali eta balkoietan zein kalean kandelak piztuko dira. Ondoren, txistulariek San Bizente elizaren aurrean Donostiako Martxa jo eta zuzien, eskopeten eta tronpeten laguntzaz kalea zeharkatuko dute, Santa Maria elizaraino. Horren ondoren, gaueko 22:00ak aldera, berriro ere argi guztiak piztuko dira, eta trikitilariek Alde Zaharreko kaleak zeharkatuko dituzte.

Labur-labur esanda, jai-giroa izango da protagonista nagusi Donostian.

San Sebastián Turismo
Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.