Donostia San Sebastián Turismoa-ren webgune ofiziala

HU /هُو . Egin dantza inor begira ez balego bezala 

17 Uztaila 11:00 – 12 Urria 20:00
Antolatzen du: Tabakalera

Informazio gehiago nahi baduzu, antolatzailearen xehetasun-fitxan.

Informazioa
Doan ekitaldia
Ordua: ASTEARTETIK IGANDERA: 11:00-13:00 / 16:00-20:00

HU /هُو . Egin dantza inor begira ez balego bezala instalazioa Oliver Laxe (1982) zinemagileak Reina Sofía Museorako berariaz sortutako lana da, eta orain Tabakaleran ikusgai dago, espazio-antolaketa berri batean.

Proiektuak Sirāt filmaren sormen-prozesua du abiapuntu. Filmak Epaimahaiaren Sari Nagusia jaso zuen Cannesko Zinemaldian, 2025ean, sei garaikur 2026ko Goya sarietan, eta 2026ko Oscar sarietarako bi izendapen. Sirāt termino islamikoa da, eta infernuaren gainetik, paradisura bidean, zeharkatzen den zubiari egiten dio erreferentzia. HU /هُو terminoa, arabieraz, jainkotasunari dagokion jatorrizko soinu-adierazpena da. Piezaren azpitituluak Rūmī mistiko eta eruditu persiarraren (1207–1273) bertso bat du oinarri. Haren lanak ni-aren transzendentzia aztertu zuen eta musikaren, dantzaren, poesiaren eta otoitzaren bidez beronen disoluzioa jainkotasunean. HU /هُو instalazioan lurralde batean barneratuko gara; bertan, dimentsio espiritualaren bilaketa dantzatzen eta gogoratzen duen gorputzaren immanentziaren bidez haragitzen da.

Instalazioak rave ekosistemako bozgorailuek osatutako piramide bat du. Melodia aldatu gabe bibrazio etengabea emititzen du, eta hiru proiekziok basamortuko paisaiak erakusten dituzte, eguzki-galdatan. Paisaia horietan tenpluak eta bozgorailuak agertzen dira, eta tartean gizakiak dantzan. Arkitektura horiek duela hamarkada bat filmatu ziren Iranen, eta patroi eta proportzio sakratuak jarraituta eraiki ziren, mundu materialaren eta mundu sotilaren arteko muga hautemangarri egiteko asmoz. Kangding Rayren lanak, soinuaren dimentsio materiala eta estrukturala jorratzeaz gain, soinuaren alderdi misteriotsu eta immateriala ere barnebiltzen ditu.

Elkartze eta gainezarpenen bidez, HU / هُو instalazioak irudien izaera espektrala azpimarratzen duen gramatika bisual bat eraikitzen du, esperientzia fisiko, sentsorial eta sinestesikoa proposatuz, mundua berriz liluratzeko helburuarekin.

San Sebastián Turismo
Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.