
Su Artifizialen Nazioarteko Lehiaketa: Pirotecnia Tamarit
10 Abuztua 22:45
Antolatzen du: Donostiako Udala + Donostia Kultura
Informazio gehiago nahi baduzu, antolatzailearen xehetasun-fitxan.
Pirotecnia Tamarit Valentziako Erkidegotik datorkigu; gaur egungo panoraman indarra hartzen ari den enpresa nabarmenetako bat da. Piroteknia valentziarraren funtsari leial, bere lanak teknika tradizionalekiko errespetua eta proposamen berritzaile eta dinamikoagoetaranzko bilakaera zaindua uztartzen ditu.