Ikasi gaztelania
Donostia eleaniztuna
Donostia, duen historiari eta kokapen pribilegiatuari esker, hiri eleanitza da eta parekorik gabeko kultura bat du. Hemen, euskara, gaztelania eta beste hizkuntza batzuk bizi dira elkarrekin eta, beraz, hizkuntzak ikasi eta praktikatzeko ingurune ezin hobea da.
Hona hemen hirian zauden bitartean espainiera ikasi edo hobetzeko aurki ditzakezun zentroetako batzuk:
El Aula Azul
Atzerritarrek gaztelaniaz ikasteko eskola. Ikasi hizkuntza modu atsegin eta eraginkorrean. Spanish Express ikastaro berezia, aldi baterako dauden turistentzat.
Lacunza IH Donostia
Gaztelania ikastaroak, era guztietako jarduerekin, hala nola surfa, kayaka eta esperientzia gastronomikoak. Uda partean, nerabeentzako ikastaroa eta haurrentzako kanpamentua ere izaten ditu.
Tándem Donostia
Atzerritarrentzako gaztelania eskola, Cervantes Institutuak egiaztatua. Gaztelaniaz giro dinamikoan ikasteko aukera eskaintzen du, kirol eta kultur jardueren bidez.
Euskara: nortasuna eta kultura
Ezagutu hiria euskararen bidez, haren ondarerik handiena baita. Euskararen jatorria hain da zaharra, ezen ikertu dutenentzat ere ezezaguna baitira bere sustraiak.