
24. Donostia Baiona Donostia Martxa Zikloturista
Informazio gehiago nahi baduzu, antolatzailearen xehetasun-fitxan.
Donostia Baiona Donostia martxa zikloturista froga ez lehiakorra da, 18 urte beteak dituzten emakume, gizon eta pertsona ez bitarrak parte hartu dezaketelarik. Sailkapenik gabeko ekitaldi bat da eta Donostiako Bera Bera RT kirol elkarteak antolatua.
DONOSTIA BAIONA DONOSTIA NAZIOARTEKO MARTXA ZIKLOTURISTAREN XXIV. edizioa datorren 2026-ko apirilak 25-ean, larunbata, ospatuko da.
Proba honetan barrualdeko berdea eta kostaldeko urdina uztartzen dituzten paisaien kontrasteaz gozatuko duzu, Donostiako klasikoan hainbeste duelu bizi izan diren Jaizkibel-go mendatea bere bi isurialdetatik igotzeko aukera izango duzularik.
Giro paregabean zikloturismo egun handi batez gozatzeko aukera paregabea. Animatzen al zara?