Euskara eta Euskal Kultura
Euskara, Donostiaren bihotzean
Donostian bi hizkuntza dira ofizialak: euskara eta gaztelania. Euskara, hain zuzen, Mendebaldeko Pirinioen bi aldeetan hitz egiten da, hau da, Frantzia eta Espainiar estatuko hainbat lurraldetan. Eta leku berezia du donostiarren bihotzetan.
Zergatik da hain berezia?
Genetikoki isolatutako hizkuntza dela diote, ahaiderik aurkitu ez zaion hizkuntza bakarrenetakoa baita. Duela 3.000 urte hizkuntza ez indoeuroparrak zituen alboan, baina migrazio mugimenduen eraginez, hizkuntza hauek desagertzen joan ziren pixkanaka eta Kristo aurretiko lehen milurterako hizkuntza indoeuroparrak (germaniarrak, erromantzeak, eslaviarrak…) nagusitu ziren ia Europa osoan.
Baina euskarak bizirik iraun zuen… gaur egunera arte!
Donostia, berriz, Gipuzkoan elebidun kopuru handiena duen udalerria da: donostiarren ia erdiak euskaraz dakite (%46,01) eta beste bosten batek ulertu egiten du (% 19,72).
Euskarak 300.000 hiztunetik gora irabazi ditu azken hamarkadetan
Eta zuk, ikusi edo entzun duzu euskara Donostiako kaleetan? Karteletan, donostiarren elkarrizketetan…
Euskaraz agurtzeko, eskerrak emateko, establezimenduetan eskatzeko… balioko dizu! Baita donostiarren bihotzetara iristeko ere.
1. euskal hitza, sorioneku
Euskal kultura, bizitzeko, amesteko
BERTSOLARITZA, inprobisazioaren artea
EUSKAL LITERATURA, mundua idazteko
EUSKAL DANTZAK, tradizioa biziri
EUSKAL MUSIKA, estilo guztietan
EUSKAL ZINEMA, nazioartean erreferente
HERRI-KIROLAK, landatik plazara
Gehiago jakin nahi duzu?
|
Baliabideak
|
|---|
|
Euskararen Ginkana: ezagutu Donostiako historia eta euskara modu dibertigarrian! (ireki URLa mugikorretik edo irakurri QR kode hau). |
|
Euskara hiztegia: euskaraz hitz egiten hasteko, hitz hauek ezagutu behar dituzu! |
|
Euskarazko hitz kuttunak: euskarazko hitz polit eta berezienak. |
|
Euskararen erronka: zenbat dakizu euskarari eta euskal kulturari buruz?
|
|
Eragileak
|
|---|
|
Euskara eta euskal kultura nazioartean: Etxepare Euskal Institutua. |
|
Euskara ikasteko: AEK eta Donostiako euskaltegiak, HABE Helduen Alfabetatze eta Berreuskalduntzerako Erakundea, Mintzalagun programa. |
|
Euskararen aldeko ekimenak: Korrika eta Euskaraldia. |
|
Euskara hizkuntzaren akademia ofiziala: Euskaltzaindia. |
Gure blogaren bidez, Donostia esperimentatu nahi duten pertsona guztiei beren iritzia emateko aukera eskaini nahi diegu, haien ikuspegi pertsonaletik toki autentikoak, ezezagunak, alternatiboak… erakutsita esperientziak partekatzeko aukera izan dezaten. Guztion artean, hirian barneratzea eta Donostiaz ahalik eta gehien gozatzea nahi dugu!Sebastián!