Donostia San Sebastián Turismoa-ren webgune ofiziala

3 egun Donostian

1. eguna: Parte Zaharreko altxorrak

Donostiako bista panoramikoa, Urgull mendia, Kontxako hondartza, Ondarretako hondartza eta badiako itsasontziak.
Goizean, hiriaren bihotzera igoko gara, Urgull mendira. Handik bakarrik ikus daitezke hiriko 3 hondartzak, eta, horrela, hiriaren iragan militarraren lekuko diren harresiaren eta kanoien hondarrak ere ikusi ahal izango ditugu.

Ilunabarra urgull menditik. Mota Gazteluaren eta Jesusen Bihotz Sakratuaren airetiko bista.
Ibilbide historikoa osatzeko, Motako Gaztelua bisita daiteke, baita Historiaren Etxea edo Ingelesen Hilerria ere.
Eguerdian portura jaitsi eta Parte Zaharrean barrena ibiliko gara, pintxo ospetsuez, miniaturazko sukaldaritzako plazerez eta, besteak beste, Bretxako merkatuaz gozatzeko.
Alde Zaharreko erdigunean dagoen Konstituzio Plaza hiriko toki enblematikoenetako bat da.
Sartu Konstituzio plazan, Parte Zaharraren bihotzean, eta asmatu zergatik dituzten zenbakiak bertako balkoiek.
Bazkalordua!
Donostia bere eskaintza gastronomiko zabal eta askotarikoagatik nabarmentzen da. Aukeratu zure gustuetara, interesetara eta bisita egiten diguzun urte-sasoira gehien egokitzen den aukera.
Donostiako San Telmo Museoaren fatxada ilunabarrean, XVI. mendeko eraikin historikoa eta Urgull mendiko maldan integratutako hedapen modernoa uztartzen dituena.
Bazkalostean, Zuloaga plazako terrazetako batean kafetxo bat hartzea baino ezer hoberik ez dago. Bertan, San Telmo Museoak euskal kulturaren sekretuak gordetzen ditu.
Bikote bat ilunabarraz gozatzen, Donostiako Kontxako barandaren ondoan.
Arratsaldean, gune erromantikoan barrena ibiliko gara tipi-tapa; Kontxako hondartza iritsitakoan, hurbildu hango baranda ikonikora, eta gozatu ilunabar ahaztezin batez.
Bisita gidatuak
Donostia begiratu hutsez ikus dezakezuna baino askoz gehiago da. Ezagutu hiriko eta inguruko txokorik ezkutuenak, ibilbide pertsonalizatuekin.
Non afaldu

Afaltzeko…


Eta eguna amaitzeko, zer hoberik bertako produkturik onenak probatzea baino, gure terraza ikusgarrietako batean itsasora begira!

Egun gehiago

Egun batean konkistatu egiten zaitu, hainbat egunetan maitemindu: esploratu, bizi eta Donostiak bere sekretuak erakutsiko dizkizu!

San Sebastián Turismo
Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.