Donostia San Sebastián Turismoa-ren webgune ofiziala

Euskal Kostaldea

Mendebaldeko Kostaldea

Donostiatik Getariara

40 kilometro eskasetan hondar eta olatu onenez eta arrantzale-herri zolienez gain, gutizia geografiko amaigabeak eta azken 50 milioi urtetako sekretu tektonikoak gordetzen dituen marearteko zabalgunea aurkituko dituzu. Hainbeste ez, baina hobe izango da horri ere tartetxo bat eskaintzea.
Mutriku herri txikian, Gipuzkoaren mendebaldeko mugan, aipagarria da alde zahar zoragarria, Monumentu Multzo izendatua,etxondo paregabez eta kairantz amiltzen diren kale maldatsuz betea. Itsasertzean, hondartza txikia eta kaiko bokalearen ondoan, igerileku naturalak aurkituko dituzu, Gipuzkoako itsasertzeko bakarrak. Mutrikun, Deban eta Zumaian barrena, nazioarte mailan entzute handia duen altxorra aurkitzen da: Euskal Kostaldeko Geoparkea. Lurralde honetako itsaslabarrek flysch izeneko haitz-geruzek osatutako formazio ikusgarria gordetzen dute. Entziklopedia baten antzera, Lurraren historiaren 60 milioi urte baino gehiago irakur daitezke bertan, itsasoak agerian uzten dituen harkaitz-geruza jarraituen bidez.
Gune honetako mendi asko mahastiz josita daude; txakolina, marisko eta arrainei laguntzeko ardo zuri eta gaztea egiteko. Getaria herri xarmangarria da. Txikia izan arren, fama handia du arratoi itxurako penintsulagatik, parrillan egindako arrainengatik eta seme ilustreengatik: horietako bat dugu Juan Sebastián Elcano, lehen aldiz munduari bira eman zion itsasgizona. Eta baita Cristobal Balenciaga jostuna ere; museoak haren sorkuntza izugarriz osatutako bilduma paregabea du.
Zarautzek arro esan dezake Euskadiko hondartza luzeena duela eta Kantauri itsasoko luzeenetako bat: bi kilometro eta erdi. Olaturik baldin badago, surflari ugari ikusiko dituzu horiek harrapatu nahian. Kirol honetako aitzindariak, Euskadin, hementxe hasi ziren hirurogeita hamarreko hamarkadan. Photomuseuma bisita interesgarri izan daiteke.

Orioko egun handietako bat Bisiguaren Festa da, uztailean ospatzen dena. Beraz, badakizu zer eskatu behar duzun bertan balkaltzen gelditzea erabakitzen baduzu!

Zarautz eta Orio artean, Aia, Kantauri itsasora ikuspegi zoragarria duen herria; burdinola zaharrak eta Pagoetako Natur Parkea derrigorrezko geldialdiak dira. Ezin dezakezu galdu.

Egun gehiago

Egun batean konkistatu egiten zaitu, hainbat egunetan maitemindu:esploratu, bizi eta Donostiak bere sekretuak erakutsiko dizkizu!

San Sebastián Turismo
Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.