Tailerrak
Probatu sukaldaritzako trebetasunak
Mota guztietako jarduera gastronomiko ugari, lehen mailako adituek lagundurik. Ikasi euskal sukaldaritzari buruzko guztia, eta ezagutu nola lan egiten duten gure mundu mailako sukaldariek.
Ikasi pintxo goxo batzuk egiten, sukaldari ospetsu batekin euskal menu tipikoa prestatzen sukalde zoragarri batean, bisitatu merkatu bat edo sukaldaritza unibertsitate ospetsu batean sukaldatzen… Donostia, gastronomiaren hiriburua, euskal eta donostiar sukaldaritzari buruz ikasteko tailer eta bisita gidatu ugari eskaintzen dizkizu.
Euskal sukaldaritzako tailerra
Gure sukaldariak plater hauek prestatzen erakutsiko dizu: patata tortilla, bakailao pil-pil, txuleta eta gazta tarta.
Idiazabal gaztaren bisita gidatua
Proba itzazu gazta sarituak bertako edariekin batera egun erdiko bira honetan Euskal Herriko baserri batean.
Sagardotegiko bisita / dastaketa
Sagardoetxea sagardoaren museo bat baino askoz gehiago bihurtzen duen esperientzia sentsoriala
Sukaldaritza eta janari tailerra elkarte gastronomiko batean
Sukaldaritza, partekatu eta dastatu Donostiako benetako Elkarte Gastronomiko batean
Gune gastronomikoak
Euskal sukaldaritzako esperientzia paregabeak
Ezagutu Donostiako eskola eta zentro gastronomikoak, benetako euskal sukaldaritza ikasteko, prestatzeko eta gozatzeko.
Euskal Sukaldaritza
Euskal gastronomia nazioartean ezaguna da, eta bereziki Donostiakoa, mundu osoan ospea eman dioten sukaldariei esker
Jarduerak
Ikasi pintxo tradizionalak prestatzen, sartu gure jatetxe ospetsuenetako sukaldeetan, eta ezagutu Basque Culinary Centerren erraiak.