Donostia San Sebastián Turismoa-ren webgune ofiziala

Pintxotan

Goi mailako sukaldaritza, hiru mokadutan

Donostiako altxor gastronomikoetako bat hiriko pintxo ospetsuak dira: sukaldaritzako miniaturak, batzuetan jakiz estalitako betiko ogi xerrak, eta beste batzuetan miniaturazko goi-sukaldaritzako sorkuntza txikiak. Donostian pintxoak dastatzea gure kultura ezagutzeko modu bat da, barreak, solasaldia, mugimendua, joan-etorriak eta dibertsioa biltzen dituen ikuskizuna.

Auzo bakoitzeko pintxorik onenak
Pintxoak jatea tradizio handia da Donostian. Ohikoena taberna batetik bestera ibiltzea da, pintxo bat edo bi probatzea geltoki bakoitzean eta barran edo arbelean dagoenarekin harritzea. Hemen aurkituko duzu esperientzia gastronomiko honetaz gozatzeko gomendatutako ibilbide eta lokalen aukeraketa bat. On egin!

Pintxo tabernak

Hauek dira gure pintxo taberna onenak, zein bere estilo eta espezialitatearekin. Apuntatu agendan!

Bilatu zure beharren araberako establezimendu ideala

TXAKOLINA TABERNA

TXAKOLINA TABERNA

Bizi Txakolina, esperientzia ahaztezin bat Alde Zaharreko bihotzean. Pintxoak eta plater bereziak eskaintzen ditugu Inazio Urruzola Txakolinarekin uztartuta, guk sortutako ardoa.
BAR TAMBORIL

TAMBORIL TABERNA

Bere barra pintxo tradizionalez beteta dago, eta horien artean betiko barrengorri-pintxoa da eskatuena.
LA CERVECERIA DEL ANTIGUO

LA CERVECERIA DEL ANTIGUO

Antiguako frontoiaren ondoan dagoen taberna honek pintxo landuak ditu. Bere arrakastaren sekretua kalitatezko produktuak, teknika eta pasioa da.
MUXUMARTIN

MUXUMARTIN

Pintxoak edo jatetxea, beti eserita. Donostiara etorri eta ezagutu beharreko tokia da. Probatzen duenak errepikatu egiten du.
KATA4 OYSTER BAR

KATA4 OYSTER TABERNA

Hiri erdian dagoen gastrotaberna eta ostreria. Ostretan eta labanaz moztutako urdaiazpikoan espezializatua. Gosaria, aperitiboa, bazkaria eta afaria hartzeko ordutegi zabala du eta terraza handi bat, trafikotik urrun.
BAR URTXORI BI

URTXORI BI TABERNA

Urtxori Bi betiko pintxo taberna da, zapore eta errezeta tradizionalengatik ezaguna.
BAR CAFETERIA LA PERLA

LA PERLA TABERNA

Kontxako pasealekuan dagoen taberna-kafetegi honetan, garaiko produktuak goxotasunez lantzen dituzte, euskal sukaldaritza ardatz duten pintxoei kutsu modernoa emanez.
BAR GURE TXOKO

GURE TXOKO TABERNA

Gros auzoko taberna hau bere nortasun eta lan onagatik nabarmentzen da. Bertako tradizioari nazioarteko ikutua emanez pintxo, ano eta plater gozoak sortzen dituzte.
BAR CASA UROLA

CASA UROLA

Sukaldaritza tradizional “berriztatua” du oinarri, produktuaren bikaintasuna landare-ikatzaren parrilaren usain eta zaporeekin indartuz, horixe baita etxearen nortasun-ezaugarria.
Bizi ezazu pintxoaren esperientzia Donostian
Ezagutu hiriko tradiziorik zaporetsuena bertako tabernak zeharkatuz eta pintxorik benetakoenak dastatuz. Gure adituek ibilbide paregabeak diseinatu dituzte Donostiako gastronomiaz goza dezazun, auzo bakoitzean giro eta uztartze desberdinak eginez.

San Sebastián Turismo
Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.