Donostia San Sebastián Turismoa-ren webgune ofiziala

Turismo gidak eta enpresak

Donostiako egonaldiari ahalik eta etekinik handiena atera nahi badiozu, konfiantzazko agentziak eta gidak gomendatzen dizkizugu. Tokiko adituak dira, eta esperientzia ahaztezinak eskainiko dizkizute, bai eta gure kultura eta tradizioak ezagutzen lagundu ere!

Araudia eta baimenak

Donostian bisita gidatuak egiteko izapidea

Donostiak, helmuga gisa, bisitari guztiei esperientzia turistiko jasangarria eta kalitatezkoa ematea du helburu. Horretarako, zenbait neurri ari gara hartzen.
Bisita turistiko gidatuetarako, adibidez, turismoko profesionalek bete beharreko zenbait irizpide ezarri dira, turismo esperientzia ahalik eta onena izan dadin.
Hala, gidariak Erantzukizunpeko Adierazpen bat bete beharko du; izapide erraz horren bidez, Donostian turismoko gidari gisa aritzeko zehaztu diren irizpideak betetzen dituela adierazten du.
Baldintza nagusietako bat gidatutako taldea 25 pertsonatik gorakoa ez izatea da (gidaria kontuan hartu gabe).
Bestalde, jarduera gidatua 08:00etatik 23:00etara egin daiteke.
Udaltzaingoa arduratuko da onartutako baldintzak betetzen direla zaintzeaz, eta zigor ekonomikoak ezarri ahal izango dizkie hausten dituztenei.
Tramitazioa online egin daiteke Donostiako Udalaren EGOITZA ELEKTRONIKOTIK (ziurtagiri digitala eskatzen da).
San Sebastián Turismo
Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.