Harrera-Zerbitzuetarako Agentziak – DMC
BASQUE DESTINATION
Basque Destination ‘Basque Style’-a duen zure bidaia agentzia da. Bakarrik, bikotearekin, familiarekin zein lagunekin bidaiatzen baduzu, esperientzia zure neurrira osatzen lagunduko dizugu.
BASQUETRAVEL, Tasteful Experiences
BasqueTravelek talde-esperientziak eta bidaiak prestatu eta antolatzen ditu Euskal Herrian, eta, batik bat, Donostia eta inguruko herrietan. Esperientzia du pizgarri-bidaia, ekitaldi, bilera eta ikasbidaiatan, eta, halaber, hainbat jatetxe/jarduera eta topagune ere erakusten ditu.
EXPERIENCE SAN SEBASTIAN
Experience San Sebastianen abentura pribatu zoragarriak antolatzen ditugu, aire librea eta gastronomia eta kultura nahastuz. Bidaia korporatiboak eta Team Building, bikoteak, familiak eta lagunak. Egun ahaztezinak eta guztiz distiratsuak bermatzen dizkizugu. Utzi gure esku eta gozatu abenturaz.
GS INCOMING-DMC
1998tik neurrira egindako ekitaldiak sortzen ari gara, gure kulturan oinarritutako benetako esperientziak. Gure helburua: ekitaldiak ahaztezinak izatea. Xehetasunarekiko pasioa eta % 150 ematea gure balio erantsiaren parte dira.
HAGOOS – YOUR BASQUE COUNTRY DMC
Tokiko adituak. Euskal herriaren tradizioa, kultura eta gastronomia erakusten duten proposamen paregabeak. Ekitaldi bereziak sustatzeko eta kudeatzeko programak. Komunikazioa eta PR. Neurrira egindako bidaiak diseinatzea ibilbide esklusiboekin eta Premium zerbitzuekin.
IKUSNAHI
Ibilbideak antolatzen ditugu Euskal Herrian eta inguruetan. Sustraiak sakon finkatuta gure lurrean, eta adarrak mundura irekita.
INBASQUE DMC
MICE sektorean eta talde bidaietan adituak gara. Gure bezeroen asmo eta lehentasunetatik abiatuz bizipen eta esperientzia autentiko eta bakarrak eraikitzea lortzen dugu, beti ere modu azkar, sortzaile eta eraginkorrean aholkatuz.
SAGARDOA ROUTE
Ezagutu gure jatorria eta Euskal Herria sagardoaren historiaz gozatuz! Planak neurrira, irteera ziurtatuak bakarrik, lagunekin, bikotearekin edota taldean bidaiatzen duzuen guztiontzat. Gozatu Euskadiz bertakoon eskutik! Informazioa eta erreserbak: www.sagardoa.eus
SORTALDE by Local Expert Tours
Sortalde Premium Turismoan eta Turismo Korporatiboan espezializatutako DMC bat da, tokiko xarma, esklusibotasuna eta zerbitzu beroa eta arretatsua nahasten dituzten neurrira egindako esperientziak lantzen dituena, eta sarbide pribilegiatua du lurralde osoan.
TENEDOR TOURS
Turismo cultural e histórico-artístico, Turismo enogastronómico, MICE.