Donostia San Sebastián Turismoa-ren webgune ofiziala

Jaialdiak

Zinema eta jazza baino askoz gehiago

Donostia ezaguna da mundu zabalean Zinemaldiari eta Jazzaldiari esker, baina horiek eskura dituzun ekitaldi artistiko eta kultural ugarien adibiderik nabarmenenak baino ez dira.

Zinemaldia, nazioarteko zinema jaialdia

Zinemaldia, nazioarteko zinema jaialdia

Estatuko eta nazioarteko zinemagintzako protagonista nabarmenenak Donostia aldean izaten dira urtero irailean, hirian egiten den lehiaketa kosmopolitenean.
Jazzaldia, nazioarteko jazz jaialdia

Jazzaldia, nazioarteko jazz jaialdia

Jazzaren nazioarteko izarrek liluraturik uzten dituzte ikus-entzuleak uztailaren bigarren hamabostaldian, hiriko hondartza, antzoki, plaza eta auditoriumetan.
Quincena Musical

Musika Hamabostaldia

Hiriko zenbait agertoki seinalatuk nazioarteko orkestra sinfoniko eta bakarlari garrantzitsuak hartzen dituzte abuztuan.
Dantz Festival

Dantz Festival

Musika elektronikoa eta abangoardiako doinuak hartzen dituen nazioarteko jaialdia. Sormenaren mugak loturarik gabe aztertzen dituen proiektu laborategia.
Literaktum

Literaktum

Bi astez, Donostia “hitzen hiri” bihurtzen da. Edizio bakoitzak gai desberdin bat hautatzen du, eta huraxe izaten da jaialdiaren ardatza.
Feria de teatro DFERIA

DFERIA antzerki azoka

Ekitaldi honek eszenifikazioaren merkatu handi bihurtzen du Donostia, eta kalitate handiko antzerki sorkuntza berritzaileak aurkezten dira.
Giza Eskubideen Zinemaldia

Giza Eskubideen Zinemaldia

Urtero, apirilean, Donostiak gizartearekin eta solidaritatea sustatzearekin duen konpromisoa sendotzen du Giza Eskubideen Zinemaldia eginez
Dock of the Bay

Dock of the Bay

Dock of the Bay zinema dokumental musikalaren jaialdi bat da, proiekzioak hiriko hainbat gunetako hitzaldi eta kontzertuekin konbinatzen dituena.
Boga Boga Festibala

Boga Boga Festibala

Musika independentearen jaialdi hau proposamen original eta donostiar batekin aurkezten da.
Donosskino

Donosskino

Donosskino da Donostiako Film Laburren Jaialdia, eta urtero Antzoki Zaharrean egiten da.
Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Astea

Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Astea

Urriaren amaieratik azaroaren hasierara bitartean, Donostiako antzoki eta kaleak beldurrezko film baten bat-bateko agertoki bihurtzen dira, Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Asteari harrera egiteko.
Interesatuko zaizu
Donostiako ekitaldien agenda
Gure agendan, gustu guztietarako ekitaldi eta jardueren aukeraketa eguneratua aurkituko duzu: musika, antzerkia, zinema, erakusketak, kirola, jaialdiak, azokak, haurrentzako planak…
Informazio gehiago
Donostia Kultura eta gure jaialdi handiak
Donostia Kulturan hiriko kultur agenda osoa aurkituko duzu. Gainera, jaialdien atalean, aukera izango duzu hiriko ekitaldi garrantzitsuenetan murgiltzeko –zinema, jazza, poltsiko-antzerkia, arte eszenikoen azokak–, eta datak, programak eta sarrerak atzitzeko.
Irisgarria

Ekitaldi irisgarriak Donostian: informatu zaitez hemen

San Sebastián Turismo
Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.