Donostia San Sebastián Turismoa-ren webgune ofiziala

Blog

Donostia, by locals

Donostiako Zinemaldiaren 74. edizioa

Irailaren 18tik 26ra, urteko ekitaldirik kosmopolitena Donostiara itzuliko da

Estatuko zein nazioarteko zinemaren panorama osoak bere ordezkaritza izango du, aurten ere, Donostian. Urteko ekitaldirik kosmopolitenen artean dago Zinemaldia, Canneseko jaialdiarekin eta Veneziako Mostrarekin batera, besteak beste, Europako zinema-gertaerarik garrantzitsuenetakoa izanik.

Zinemaldiaren 74. edizioko kartel ofiziala

74. edizioa

Ricardo Darín aktore argentinarra da aurtengo kartelaren protagonista. Jaialdia irailaren 18tik 26ra egingo da. Aurten, besteak beste, Brad Pitt, Penélope Cruz, Marion Cotillard, Rami Malek, Orlando Bloom, Ricardo Darín eta Jeremy Irons izarrak igaroko dira Donostiako Zinemalditik. Haiekin batera, Werner Herzog eta Naomi Watts ere izango dira, eta 2026ko Donostia Sariak jasoko dituzte, zinemaren munduan egindako ibilbide bikainen aitortza gisa. 74. edizioa sorpresaz eta emozioz beteta etortzea espero da, eta José Luis Rebordinosek zuzenduko duen azkena izango da, bere erretiroa dela eta, 2026ko abenduan utziko baitu kargua.

Irailero bezala, Donostiak beso zabalik hartuko ditu nazioarteko zinema-panoramatik datozen hainbat gonbidatu: aktoreak, zuzendariak, gidoigileak, kazetariak… Gure hiriaz gozatzeko aukera izango dute horiek ere, donostiarrekin eta munduko txoko guztietatik datozen zinemazaleekin batera.

 Argazkia: Donostiako Zinemaldia

Izarren glamourraz haratago, Zinemaldia beti nabarmenduko da bere kalitate zinematografiko eta askotariko programazioagatik. Donostiako Zinemaldiaren 74. edizioak 47 herrialdetako 263 film eskainiko ditu. Programazioa zazpi sail lehiakorretan antolatuko da —Sail Ofiziala, New Directors, Horizontes Latinos, Zabaltegi-Tabakalera, Perlak, Culinary Zinema eta Nest—, eta lehiaketaz kanpoko sei sailetan: Made in Spain, Zinemira, Belodromoa, Haurrentzako Zinema, Atzera Begirakoa eta Klasikoak.

Argazkia: Donostiako Zinemaldia

74. ediziorako hautatutako filmak pixkanaka iragartzen joan dira udako hilabeteetan zehar. Zinemaldiaren Sail Ofizialak nazioarteko zinemako proposamenik interesgarrienetako batzuk bilduko ditu berriro ere. Zinemaldiaren sari nagusia —Urrezko Maskorra— eskuratzeko lehian izango dira, besteak beste, Nicole Garcia, Pablo Larraín, Mike Leigh, Hans Petter Moland, Benjamín Naishtat eta Yeşim Ustaoğlu zinemagileen lan berriak; baita Maha Haradaren opera prima eta Roberto Bueso, Mikel Gurrea eta Javier Ruiz Caldera zinemagile espainiarren filmak ere, lehiaketarako hautatutako beste hainbat titulurekin batera.

Sarreren salmenta

Sarreren salmenta orokorra irailaren 13an, igandean, 9:00etan hasiko da, eta egunez egun, modu mailakatuan egingo da, bai online, bai leihatilan. Sarrera arrunten prezioa 8,75 € da; galek eta Donostia Sarien ekitaldiek, berriz, tarifa bereziak dituzte.
Zinemaldiak eskaintzen dituen pelikulekin gozatzeaz gain, Donostiaz ere gozatu nahi baduzu, hurbildu Turismo Bulegora eta jakin behar duzun guztia kontatuko dizugu:
Donostian egin daitezkeen planik onenak gure ikuspegitik kontatu nahi dizkizugu, hemen bizi garen donostiarron ikuspegitik; hiriaren onenaz ahalik eta gehien goza dezazuen nahi dugu…
… eta Donostia guk bizi dugun bezalaxe bizitzea.
San Sebastián Turismo
Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.