Ongizate-helmuga eta turismo slow
Bikotekidearekin egiteko planak
Donostia hiri osasungarria da, ihesaldi erlaxagarri baterako ezin hobea. Gozatu wellnessaz Donostian hondartzetan paseatuz, aire zabaleko jarduerak eginez edo itsasoko hotel batean spa-rekin atseden hartuz.
Hona hemen Donostian ihesaldi erlaxagarri ahaztezina antolatzeko aukera batzuk:
La Perla talasoterapia
Inguru erromantiko horretan, XIX. mende amaierako aristokrata bat bezala sentituko zara. Bista ikusgarriak, eta gorputza eta burua zaintzeko ongizate tratamenduak.
Yoga zentroak
Donostiak zentro espezializatu ugari ditu, azken garaiotako erlaxazio metodorik ezagunenetako bat praktikatzeko.
Ilunabar ahaztezinak
Donostiako ilunabarrak ikusgarriak dira edozein ikuspuntutatik, baina badira leku batzuk, horretarako bereziki diseinatuak diruditenak.
Aire zabaleko ibilaldiak
Konektatu naturarekin eta ezagutu lasaitasunez eta askatasunez gure hiriko babesleku naturalak, hala nola Alderdi Ederreko lorategiak edo Cristina Enea parkea.
Non lo egin
Spa duten ostatuak
Ezagutu erlaxazioaren, ongizatearen eta itsas ikuspegi zoragarrien arteko oreka perfektua Donostian.