Donostia San Sebastián Turismoa-ren webgune ofiziala

Urumea ibaia

Ibaiertzeko ibilaldiak eta historia duten zubiak

Urumea ibaian dauden sei zubiek Donostiaren historia eta bilakaera islatzen dute; zaharrenetatik hasita berrienera, guztiek berezko xarma eta nortasuna dute

Paseo que va junto al Urumea se trata de una zona llana y cómoda
Ibaiaren albo banatan, pasealeku dotoreak eta zuhaiztiz jantziriko hiribideak topatuko dituzu. Handik ibiltzen dira, hain justu, korrikalari amorratuak, bizikletazaleak eta tipi-tapa ibiltzea gustuko dutenak. Bisita ditzakezu, orobat, ibaiaren gaineko zubi ugariak, bakoitza estilo arkitektoniko eta garai batekoa. Nabarmentzekoak dira Zurriolakoa, Santa Katalina eta Maria Kristina.
Ibilbide osoa

Ibilbide Berde Interaktiboa: 3,8 km-ko ibilbidea eta 11 geltoki nabarmen Urumea ibaiaren ertzean

Urumeako zubiak

Ezagutu Donostia eta inguruak bizikleta gainean. Donostia eta inguruetako bidegorriak eta bide berdeak apartekoak dira kirola egiteko eta bizikletaz modu atseginean eta arriskurik gabe gozatzeko.

Situado junto al Palacio de Congresos Kursaal, destaca por sus llamativas farolas de estilo Art Decó
Zurriolako zubia
Kursaal auditorioaren ondoan dago, eta art deco estiloko farola deigarriengatik nabarmentzen da. Urumea ibaiaren bokaletik eta Zurriola hondartzatik hurbilen dagoena da.
El puente de Santa Catalina, el primero que se construyó en Donostia / San Sebastián
Santa Katalina zubia
Guztietan zaharrena da, eta urte askotan egurrezkoa izan zen. Gaur egungo itxura zenbait suntsipen eta berreraikuntzen emaitza da.
Maria Kristina zubia
1905ean inauguratu zuten, eta zubiaren mutur banatan dauzkan obeliskoak ditu bereizgarri, 18 metroko altuera baitute.
Mundaizko zubia
1999an inauguratu zuten; garai batean, Urumea ibaia zeharkatzen zuen euskarririk gabeko zubi bakarra izan zen. Inguruak ere berriz urbanizatu zituzten.
Agirre Lehendakariaren zubia
Oinarririk gabeko zubia. Haren egitura ibaiaren ertz banatan bermatzen da. Zortzi koloretako 45.000 baldosa ditu.
Realaren zubia
Trenbidera ematen zuen burdinazko zubi zaharraren gainean eraiki zuten. Pasabide berria 2010ean inauguratu zen.
Erdialdetik haratago
Urumea ibaia bokaletik gertu zeharkatzen duten sei zubi nagusiez aparte, inguruko auzoetan ere topatuko dituzu zenbait pasabide eta baserri. Guztiek ere funtsezko eginkizuna izan zuten Donostiaren garapenean XIX. mendearen amaieran eta XX. mendearen hasieran.

San Sebastián Turismo
Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.