Txakolina edo txakolindegiak
Ezagutu txakolinaren sekretuak
Txakolina da gure gastronomiaren enbaxadore handienetako bat. Ardo zuri sofistikatu bat, freskotasun zoragarria duena eta munduko mahairik zorrotzenak konkistatzen dituena. Aia, Zarautz, Getaria eta Hondarribiko upeltegietatik ibilbide bat eginda —hantxe ekoizten baita txakolin gehiena Gipuzkoan—, fruta gustuko ardo gazte horren sekretuak ezagutuko dituzu.
Getariako Txakolina
Jatorri Deitura, kostaldeko esentzia eta euskal tradizioa duen ardo zuria
Jatorriz, baserrietan ekoizten zen eskuz, eta, zenbait dokumentuk erakusten dutenez, XVI. mendearen hasieratik behintzat merkaturatzen zen Gipuzkoan. Mahatsa irailaren amaieran edo urriaren hasieran biltzen da, mahats lukuak heltze puntu onenera eta azukreen eta azidotasunaren arteko orekara iristen direnean.
Txakolinak bikain laguntzen die arrain eta itsaskiei. Antxoa gaziekin eta oliotan kontserbatutako hegaluzearekin probatzea gomendatzen da. Halaxe eskaintzen dute Getariako Txakolina egiten duten txakolindegiek bisitetan
Txakolinaren upeltegira bisita
Ezagutu “Getariako Txakolina” jatorrizko deitura duen txakolinaren mahastiak hazten diren eskualdea, ezagutu Getaria, mahastien errodatea, eta ikasi txakolina egiteko prozesuaren sekretu guztiak hasieratik bukaeraraino.
Ezagutu txakolindegi onenak
Gure txakolindegirik onenetara joatea da txakolina probatzeko modurik onena; hantxe lantzen dute kalitate handieneko lehengaia, eta jatetxe ospetsuenak hornitzen dituzte.
BODEGA KATXIÑA
HIRUZTA BODEGA
REZABAL TXAKOLINDEGIA