Azokak eta gourmet dendak
Sukaldaritza bikainaren sekretua
Donostiako gastronomia sormena eta tradizioa bikain konbinatzeagatik nabarmentzen da, baina nazioarteko arrakastaren gakoa askoz errazagoa da: kalitate handiko lehengaiak eta eskuragarriak.
Merkatuak
Donostiako merkatu tradizionaletan —Bretxakoan edo San Martingoan, esaterako—, hiriko sukaldari ospetsuenak topa ditzakezu, haragi eta baratzeko produktu onenak aukeratzen, auzotarrekin eta bisitariekin batera. Hurbiltasun hori gure sukaldaritzaren funtsezko balioa da.
Gourmet dendak
Kalitatezko lehengaiak xehe-xehe aukeratzen dira Donostiako gourmet dendetan, bertako produktu adierazgarrienak ez ezik, zerbitzurik onena duen benetako kultura gastronomikoa ere eskaintzen baitute.
BOMBONERÍA LEONIDAS
ZAPORE JAI
CASA OTAEGUI
LA PEROLA
MAITIANA
VIANDAS DONOSTIA
IZARBIDE
GARRARTE
ARAMENDIA GOZOTEGIA
Gipuzkoa: eskualdea
Donostiatik kilometro gutxira, Ordiziako eta Tolosako azokak topatuko ditugu. Inguruko merkatu garrantzitsuenetako bi.
Ordiziako Azoka