Jarraitu ibilbidea Google Maps-en
Gastronomia gozoa
Bonboiak, pastelak eta gozokiak; Donostiako mahaiak gozatzen dituzten kutixiak.
Distantzia: 1,2 km
Geldialdiak: 5
Casa Otaegui
Donostiako gozotegirik zaharrena eta Pantxinetaren® sortzailea. Bertako etxe eta jatetxe handietako artisau-gozogintza.
Garrarte Donostia
Laugarren belaunaldiko gozogileak. Almendra garrapiñatuak, turroiak eta artisau-gozokiak, betiko errezetekin eta osagai naturalekin eginak.
Maitiana
Bertako artisau-bonboiak obradore propioan egiten dira, kalitate goreneko txokolatezko kutixiak.
Aramendia Gozotegia
Obradore propioa duen artisau gozo-denda. Euskal Pastelagatik eta gehigarririk nahiz hobekuntzarik gabeko gari-irina erabiltzeagatik da bereizgarri.
Leonidas
Belgikako txokolatez egindako 50 bonboi-mota baino gehiago. Oparitzeko edo norberak gozatzeko ezin hobeak.
Gida berria
Shopping Donostia
Gida honetan, Donostiako auzoak bizitasunez betetzen dituzten saltoki txikiak aurkituko dituzu