Museoak
Artea eta tradizioa
Donostiak museoen eta erakusketa aretoen eskaintza zabala dauka. Iraganaren leihoa zabaltzeaz gain, orainaren eta etorkizunaren ikuspegi ilusionagarria ere eskaintzen dute. Ezagutu hiriaren historia, deskubritu arte garaikidearen bitxiak, edo ikasi zientziari eta ozeanografiari buruz.
San Telmo museoa
1902an inauguratu zuten, eta Euskadiko museorik zaharrena da. Euskal gizartearen iragan kultural eta historikoa erakusten du, artearen eta etnografiaren bidez.
Chillida Leku Museoa
Haizearen Orrazia da hiriko irudi ikonikoenetako bat, baina askoz mardulagoa da Eduardo Chillidaren ondarea. Ezagutu haren obraren parte handi bat aire zabaleko museo honetan.
Eureka! Zientzia Museoa
Dibulgazio zientifikoa, familia osoarentzako esperientzia interaktibo eta dibertigarrien bidez. Bidaiatu sentsazio mundu batean barrena gure Planetariumean.
Cristobal Balenciaga Museoa
Euskadiko diseinatzaile internazionalenetako baten bildumarik osatuena eta garrantzitsuena. 1.200 jantzi eta osagarri baino gehiago, zeinak txandaka egoten baitira ikusgai.
Aquariuma
Europako museo ozeanografiko modernoenetako bat da, 2008an birmoldatu zutenetik. Ezin dituzu galdu 360º-ko tunel akrilikoa eta akuario ukigarria.
Albaola Itsas Kultur Faktoria
Pasaiako balea portu historikoaren sarreran dago. Han, zuzenean ikus dezakezu San Juan baleontziaren erreplika bat eraikitzeko artisau-prozesua.
Bloga
Maiatzak 18: Museoen Nazioarteko Eguna Donostian
Beste museo batzuk
Sagardoetxea
Sagar-baratze baten oinean, sagar eta sagardoaren inguruko ibilbide interaktiboa.
Historiaren etxea
Audiobisual, modelo eta objektuen bidez, Donostiako bizitza definitzen duten ezaugarriak irudikatzen dira.
Euskal Itsas Museoa
Museoan, portuan bertan, euskaldunen eta itsasoaren historia gordetzen, aztertzen eta partekatzen da.
Cemento Rezola Museoa
Cemento Rezola museoak erakusten du zementuak, asmakizun berri batek, gure planeta nola eraldatu duen.
Donostiako Santa Maria Museoa
Donostiako Elizbarrutiko Museoan, Santa Maria Basilikan, eskultura, pintura eta urregintzako 150 obra baino gehiago daude.
Erreserbatu sarrerak aldez aurretik
Donostian, museo eta pinakoteka eskaintza zabala duzu eskura, baina gomendagarria da lekua aldez aurretik ziurtatzea, ilarak eta azken orduko ustekabeak saihesteko. Erosi sarrera online, eta aprobetxatu ahalik eta gehien zure oporraldia Donostian!