Auzoz auzo
Donostia auzoz auzo
Donostia Kontxako badia, Igeldo mendia eta Haizearen Orrazia baino askoz ere gehiago da. Hemen, jauregiak, haitzuloak eta ur-jauziak dituzten baso sorginduak ere baditugu. Ezagutu Donostiako giroa, askotariko txoko magikoak, eta gozatu gure tradizioez eta ekitaldiez, oinez ibiltzeko zoragarria den hurbileko hiri irisgarri honetan.
Erdigunea eta Alde Zaharra: gastronomia, erosketak eta tradizioa.
Gros: surfa, hondartza eta gazte-giroa.
Antigua: hondartza, tradizioa eta nortasuna.
Amara eta Loiolako Erriberak: tokiko bizitza, kirola eta bizikidetza.
Egia: kultura, natura eta sormena.
Aiete eta Miramon: berrikuntza, natura eta lasaitasuna.
Bisita gidatuak
Ezagutu eta gozatu gure auzoen onenaz, ibilbide gidatuen bidez.
Zer jan nahi duzu gaur?
Donostiak kolore eta zapore guztietako jatetxeak ditu. Aukera duzu mahaiko otordu bat edo pintxoak, eserita edo zutik, toki dotore batean edo tabernarik herritarrenean jateko.
Ezinbestekoak