Go-ren bizikleta elektrikoak zoragarriak dira, eroso-erosoak eta arinak, eta primeran ibiltzen dira eta gainera, ORBEArenak dira, Euskal Herrian eginak!
Kargatu ondo zure sakelakoaren bateria, etengabe argazkiak ateratzen ibiliko zara eta.
Kontxa hondartzatik Ondarretarako bidegorri paregabean barrena pedalei eragitea, itsasoaren haize gozoa lagun duzula, plazer hutsa da.
Bizi egin behar da ulertu ahal izateko, bista ikusgarria da, eta itsasoaren hotsa soinu-banda izango duzu.
Tabakalera, Zurriola… eta amaitzeko, Boulevarda.
Ezarritako bisitetako batean eman dezakezu izena edo bira pribatu bat erreserbatu. Zer iruditzen zaizu plan hau koadrilako lagunekin egitea? Hori bai hori plana!
