Donostia San Sebastián Turismoa-ren webgune ofiziala

Nola mugitu

Donostia oinez ibiltzeko pentsatutako hiria da. Erraz mugi zaitezke, eta, gainera, garraio publikoak aukera ugari eskaintzen ditu hiriko puntu batzuetatik besteetara joateko.

Adi! Donostiak erdigunea Isuri Gutxiko Eremua da

Donostiako Erdialdea Isuri Gutxiko Eremua bihurtu da; hori dela eta, ingurumen etiketa duten ibilgailuak bakarrik sartu ahal izango dira Erdialdera. Inoiz baino gomendagarriagoa da autoa disuasio-aparkalekuetan utzi eta oinez, bizikletaz edo garraio publikoan mugitzea.
San Sebastián Card

Bilakatu VIP turista

Oinezkoak

Donostiak paseatzeko gonbita egiten du. Giza eskalan diseinatuta dago, eta oso erraz egin daiteke ibilbidea, distantzia laburrei, oinezkoentzako gune zabalei eta ibai ertzeko pasealeku zoragarriei esker.

Irisgarritasuna

Garraio turistikoaren irisgarritasunari buruzko informazioa

Informazio gehiago

Bizikletaz

Hiria guztiz egokituta dago bizikletaz ibiltzeko, 30 km baino gehiagoko bidegorriak ditu, bai eta 77 km baino gehiagoko bideak ere, txirrindulariek joan-etorriak seguru egiteko bereizita. Zenbait denda daude bizikletak alokatzen dituztenak.

BIZIKLETA ETA SKOTERRA ALOKAIRUA

Garraio publikoa

Donostian, dBusek eskaintzen du hiriko autobus zerbitzua. Autobusean zuzenean ordain dezakezu kreditu txartelarekin, eta museo, jatetxe eta saltokietan deskontuak eskaintzen dizkizuten txartel turistikoak ere erabil ditzakezu.

dBusek gaueko autobus zerbitzua ere eskaintzen du, Gautxori izenekoa. Linea horietako gehienak 00:00etan hasi eta 04:00etan amaitzen dira. Ostiral, larunbat eta jaiegun bezperetan bakarrik funtzionatzen dute, beti Donostiako Boulevardetik abiatuta.

Garraio publikoa da Isuri Gutxiko Eremutik zirkulatzeko aukerarik onena. Eremu horrek hiriaren erdigunea hartzen du, eta galarazi egiten du ingurumen baldintzak betetzen ez dituzten ibilgailuen zirkulazioa.

Irisgarritasuna

Dbus Hiribus Sarearen irisgarritasunari buruzko informazioa

Informazio gehiago
Lortu zure aplikazioa App Storen
Lortu zure aplikazioa Play Storen

Txartel turistikoak

Taxian

Donostiak badu taxi flota bat, eta eguneko 24 orduetan ibiltzen dira. Tarifak ofizialak dira, eta taximetroz neurtzen dira. Donostian, taxiak ez dira gelditzen kalean; geraleku batera joan behar da, edo telefonoz deitu.

Irisgarritasuna

Taxien irisgarritasunari buruzko informazioa

Informazio gehiago

Autoz

Hirira autoz iristen bazara, 6.000 aparkaleku plaza baino gehiago dituzu Donostian. Aparkalekuak erabiltzea eta garraio publikoarekin mugitzea gomendatzen dizugu, batez ere okupazio turistiko handieneko garaietan.

Oharra

Ez da gomendatzen autoz hiriaren erdigunera sartzea. Horren ordez, utzi autoa Illunbeko aparkaleku disuasorioan eta mugitu garraio publikoan, bizikletaz edo oinez.
Kalkulatu

Kalkulatu eta konpentsatu zure Donostiako bidaia isuriak

San Sebastián Turismo
Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.