Donostia San Sebastián Turismoa-ren webgune ofiziala

Donostia autoz bisitatzeko asmoa baduzu, jakin ezazu erdigunean Isuri Gitxiko Eremua (IGE) dagoela. Neurri honen helburua airearen kalitatea hobetzea da, gure hiria paseatzeko eta gozatzeko gune atseginagoa izan dadin.
IGEk hiriaren erdialdea baino ez du hartzen: mapan berdez markatutako eremua.
Mapa de la Zona de Bajas Emisiones en Donostia / San Sebastián
IGEra ingurumen-baldintzak betetzen dituzten ibilgailu guztiak sar daitezke. Kontrola kameren bidez egiten da, eta kamerek matrikula irakurtzen dute; beraz, EZ da beharrezkoa autoan etiketa eramatea. Hemen egiazta daiteke ibilgailuak baldintzak betetzen dituen edo ez
Lehenengo fasean (2025-2027) atzerriko ibilgailu hauek sartu ahal izango dira:
– 2006-01-01etik aurrera matrikulatutako turismoak eta furgonetak (gasolina eta diesela)
– 2004-01-01etik aurrera matrikulatutako motozikletak eta ziklomotorrak
– Autobusak, autokarrak eta kamioiak:
    • Gasolina: 2001-10-01etik aurrera matrikulatutakoak
    • Diesela: 2006-10-01etik aurrera matrikulatutakoak

EZ da tramiterik egin behar,

Espainian matrikulatutako ingurumen-baldintzak betetzen dituen ibilgailu bat baduzu.

Sartzeko IZAPIDEA EGIN BEHARRA DUZU,

ibilgailua atzerrian matrikulatuta badago, ingurumen-baldintzak betetzen baditu ere. Motorrek, ibilgailu hibridoek eta elektrikoek ere izapide hori egin behar dute. Izapidea egin gabe atzerrian matrikulatutako ibilgailuarekin IGE eremuan sartzen bazara, isuna jasoko du.

Ezingo da IGE eremura sartu,

ibilgailuak ingurumen-baldintzak betetzen EZ baditu. Sartzen bada isuna jasoko duzu. Baina ibilgailua zentrotik oso gertu aparkatu ahal izango du, hauek dira aukerak:
Disuasio-aparkalekuak

San Sebastián Turismo
Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.