Doako disuasio-aparkalekuak
Illunbe aparkalekua (P+R)
Illunbeko doako aparkalekua urte osoan dago irekita eta 494 plaza ditu.
Koordenatuak: 43.29739, -1.96957
Anezka-autobusa: uztailaren 11tik abuztuaren 31ra.
Illunbe-Mendeurrenaren plaza (zentroa) joan-etorriko zerbitzua:
– Illunbe: irteerak 11:00etatik 22:30era, 30 minuturo
– Mendeurrenaren plaza: irteerak 11:10etik 22:40ra, 30 minuturo
Nola iritsi Illunbeko aparkalekura:
Obrak direla eta, Illunbeko disuasio-aparkalekurako sarbidea ospitaleetatik bakarrik egin ahal izango da (Begiristain doktorearen kalea – Miramon pasealekua), 2026ko irailaren 7ra arte.
Oinezkoentzako sarbidea Anoeta estadioaren eta atletismo estadioaren atzeko aldean dauden eskaileretatik egin daiteke.

|
Bilbotik (AP8), Gasteiztik (N1) eta Iruñetik (N1)
|
Frantziatik (A8)
|
Iruñea (A-15)
|
|---|---|---|
|
GI-20 errepidean, 9B irteera hartu GI-40 errepideruntz (Donostia / Miramon / Ospitaleak).
Eta gero 3. irteera Donostia / Miramon / Ospitalerantz |
5. irteera Donostia / Intxaurrondo / Altza / Ospitaleak
Eta gero Martutene / Ospitaleak irteera hartu |
GI-41 errepideko biribilgunean Ospitraleak/Miramon irteera hartu
Eta gero 3. irteera Donostia / San Sebastian / Miramon/ Ospitaleak aldera |
Igara aparkalekua (P+R)
Garakoa ere doakoa da eta urte guztian egoten da zabalik. 180 ibilgailurentzako tokia du eta autobus-geltoki bat ere badu, Donostiako erdigunerako joan-etorriak egiteko. Gehienez 24 orduz aparkatu daiteke.
Koordenatuak: 43.30307, – 2.00753
Nola iritsi Igarako aparkalekura:
Koordenatuak: 43.30307, – 2.00753
Nola iritsi Igarako aparkalekura:
|
Frantziatik
|
Bilbotik – Gasteiz – Iruñea
|
|---|---|
|
GI20 errepidean 10. irteera hartu: Donostia me. Donostia O. Ondarreta
Tolosa hiribidea |
GI20 errepidean 12. irteera hartu: Donostia m S. Sebastián Ondarreta
Zarautz hiribidea Tolosa hiribidea |
Unibertsitatea aparkalekua (P+R)
Uztailaren 11tik abuztuaren 28ra irekita. Gehienez 24 orduz aparkatu daiteke.
200 ibilgailurentzako lekua du eta hirigunearekin lotzen duen autobus geltoki batetik gertu dago.
Koordenatuak: 43.30757, – 2.01295
Nola iritsi Unibertsitateko aparkalekura:
200 ibilgailurentzako lekua du eta hirigunearekin lotzen duen autobus geltoki batetik gertu dago.
Koordenatuak: 43.30757, – 2.01295
Nola iritsi Unibertsitateko aparkalekura:
|
Frantziatik
|
Bilbotik – Gasteiz – Iruñea
|
|---|---|
|
GI20 errepidean 10. irteera hartu: Donostia me. Donostia O. Ondarreta
Tolosa hiribidea |
GI20 errepidean 12. irteera hartu: Donostia m S. Sebastián Ondarreta
Zarautz hiribidea Tolosa hiribidea |
Miramon Parke Teknologikoko aparkalekua
1.700 plaza ditu. Hirigunearekin lotzen duten 17 eta 28 autobus lineen geralekuak gertu ditu.
Zuatzu Enpresa Parkeko aparkalekua
650 aparkaleku ditu. Hirigunearekin lotzen duen 5. hiri-autobus lineatik gertu geltokiak ditu.
Ficoba aparkalekua (Irun)
Frantziatik etorriz gero, Donostiara erraz irits daiteke Irungo Ficobako doako aparkalekuan autoa utzita 08:00etatik 22:00 bitarte. Handik trena abiatzen da (Euskotren) 30 minututik behin, eta 35 minutuan iristen da Donostiako erdigunera. 900 aparkaleku ditu.