Donostia San Sebastián Turismoa-ren webgune ofiziala

Gurpil gainean

 
Donostiaren izaerarekin bat dator paisaia mirestearekin batera aske ibiltzeko aukera izatea. Bizikletaz, patinez edo ‘skate’z ibil zaitezke. Garrantzitsuena bideaz gozatzea da!

Txirrinda

Donostia bizikletaz ibiltzeko hiri ezin hobea da. Hiriko bidegorri-sareak, ia 80 km-ko luzera duenak, eta bere orografia ia lauak hiritik modu erosoan ibiltzeko aukera ematen dute, arriskurik gabe eta ikuspegi paregabeez gozatuz.
Dos personas se dan un choca esos cinco mientras montan en sus bicicletas, sonriendo y disfrutando del momento.
Azken urteetan nabarmen indartu da bizikletaren erabilera hirian, eta, gaur egun, zerbitzu andana eskaintzen da kirol horrekin lotuta, hala nola bizikletak alokatzeko zerbitzuak, elkarteak, dendak… Hiritik kanpo, naturaz, zuhaitzez, basoz, tunelez eta abenturaz inguratutarik bizikletazko ibili nahi baduzu, Donostiako Itzulia edo Andoain-Leitzaran bide berdea gomendatzen dizugu.

Gurpil gainean

Rollerrak: Donostian gero eta handiagoa da patinatzeko zaletasuna. Hainbat elkartek maila desberdinetarako talde-irteerak antolatzen dituzte.
Skate-a: Hirian udalaren hiru skate park daude. Irisgarriena Anoeta Estadioaren atzeko aldekoa da. Beste bi daude, osatuagoak, baina hiri-erdialdetik urrun, Pagolan eta Txaparrenen.
Blog

Ezagutu Donostia jatorrena eta haren auzoak bizikleta elektrikoaren bidez!

San Sebastián Turismo
Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.