Gurpil gainean
Ibilbideak txirrindaz
Donostia eta honen inguruetan, behar bezala prestatutako, bidegorri eta bide berdeak daude. Hauek, modu atseginean eta arriskurik gabe, bizikletaz gozatzeko eta naturarekin harremanetan egoteko aukera eskaintzen digute.
Donostiako bidegorri-sarea, Herbehereetakoei inbidiarik ez dien 30 kilometroko bidegorrien sarea da. Horregatik, pedalei eragitea atsegin baduzu, Donstia eta Donostiako auzoak ezagutzeko hiru ibilbide proposatzen dizkizugu.
Donostia hiritarra eta landatarra BTTn edo Gravelen
BTT edo gravel bidezko ibilbidea egin nahiago baduzu, Donostiak aukera bikaina eskaintzen dizu. Gomendatzen dizugu Donostia Itzulia begiratzea. Donostia Itzulia 50 kilometroko ibilbide zirkularra da hiriaren inguruan. Ibilbide honek Donostiaren inguruneak ezagutzeko aukera ematen dizu, landa-giroa eta hirigiroa uztartzen dituen paisaia anitza zeharkatuz.
Bidean zehar, baserri tradizionalak, parkeak eta ondo kontserbatutako basoak ikusiko dituzu, Urumea ibaiaren ertzeko txokoak edo Herrerako kaietako giro itsasozalea, guztia Uliako labarren natura basatiaren kontrastean, non ikuspegi ikusgarriak dauden. Ibilbidea gogorra da, batez ere egun bakarrean osatzea erabakitzen baduzu. Ibilbideak 2.195 metroko desnibel positibo pilatua dauka, eta horregatik gomendagarria da egoera fisiko ona izatea.
Leitzaran bisitari-zentroa. Bide berdea bizikletaz
Ezagutu Leitzaran bailara, eta gozatu eskaintzen dizugun abentura ekoturistikoaz.
Bizikleten alokairua Leitzaran Bide Berdea ezagutzeko, ibilbideak, ferrata bidea, orientazioa eta bisita interpretatuak naturan.
Bizikleten alokairua Leitzaran Bide Berdea ezagutzeko, ibilbideak, ferrata bidea, orientazioa eta bisita interpretatuak naturan.
Gipuzkoa
Donostia eta ondoko herrien arteko loturak edo, besteak beste, Bidasoako, Oiartzungo, Leitzarango eta Urolako bide berdeak ezagutu nahi badituzu Gipuzkoako Bizikleta Bideen Sarea kontsultatu.
Neurrira egindako txirrindularitza ibilbideak
Bakoitzaren neurrira egindako txirrindularitza bidai bat nahiago baduzu Basque Country Cycling Kili-k maila guztietako ibilbideak proposatzen dizkizu. Kostaldeko ibilbideak edo txirrindularitza garbienarekin topo egiteko eta bertan dena emateko mendiko ibilbideak dituzte. Kilin ibilbide eta portu harrigarrienen aukeraketa bat egin dute eta gida eleaniztun baten laguntzarekin 1, 2, 3 edo egun gehiagotako irteerak egiteko aukera izango duzu. Horrez gain, norberaren neurrira egindako planak eskaintzen dituzte eta eskaerapean egindako bidaien antolakuntza ere.