Auzoz auzo
Gros
Donostiako auzorik dinamikoena, non surfa, kultura eta gastronomia elkartzen baitira Donostiako basatiena den Zurriola hondartzaren aurrean. Kursaal Jauregi ikonikotik hasi eta Ulia Mendi berderaino, auzo honek surflariak eta hiriko bizitzaren zaleak erakartzen ditu.
Hondartzako egun bat
Izan ere, taula eskuan doazen surflariez gain, maiz topatuko dituzu familia osoak paseatzen, baita lagun-taldeak Sagueseko horman ilunabarraz gozatzen ere. Halaber, donostiar asko ikusten dira bizikletan, korrika, saskibaloian jolasten eta skate taula baten gainean. Grosen, kirola eta hondartza eskutik doaz.
Sagues: Hiriko ilunabarrik hoberenak
Han ere hiriko eskulturarik enblematikoenetako bat aurkituko duzu: Bakearen Usoa, Nestor Basterretxearena, elkarrizketak eta hitzak indarkeriaren gainetik duten boterea sinbolizatzen duena.
Saguesetik erraz iris zaitezke Ulia mendira, Donostiako hiru biriketako batera. Hango bidezidorretatik ibili eta itsaslabarrak inguratzea esperientzia oso ezohikoa da hiri baterako.
Art Decó estiloko zubia
Urumea ibaia gurutzatzen duten zubiek ikuspegi arkitektonikotik kontatzen dute Donostiako historia. Gros auzoaren mugan Zurriolakoa dago, Victor Aranak diseinatua eta 1921ean eraikia, eta Art Decó estiloko farola deigarriengatik nabarmentzen dena.
Gros: giroa, erosketak eta pintxopotea




