Donostia San Sebastián Turismoa-ren webgune ofiziala

Auzoz auzo

Egia

Egia kontrastez betetako auzoa da: urmaelak eta paumak dituen parke bat, abangoardiako Tabakalera zentroa, eta bizitza kultural oso aktiboa, kontzertu-areto eta antzokiekin.

Cristina Enea: paradisu berdea

Auzo honetan dago Kristina Enea parkea, oasi berde bat, hiriaren birika nagusietako bat. Garai batean, Mandasko dukearena zen, eta zuhaitzez eta lorez inguratutako bidezidorrak eta urmael bat ditu, ahate eta indioilar handiekin. Toki ezin hobea arratsaldeko piknik bat egiteko.
Jauregi bat ingurumen-zentro bihurtuta
ECristina Enea parkean Mandasko Dukearen Jauregia aurki dezakezu. Euskal estilokoa da eta bertako galeria batean erakusketa ibiltariak egiten dira. Gaur egun, gainera, Cristina Enea Fundazioaren egoitza da. Fundazioaren misioa da ingurumen- eta jasangarritasun-balioen aldeko kontzientziazioa eta sentsibilizazioa lantzea.

Tabakalera, Kultura Garaikidearen erreferentea

Egiako tabako-fabrika zaharra Tabakalera bihurtu da, Donostiako Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroa. Antzina Donostiako ehunka emakumeren lantokia zena, gaur egun, arte garaikidearen ikono bat da, eta Estatuko eta nazioarteko artista ugari biltzen ditu berean. Tabakalerako aretoetan erakusketak, antzerkia, musika, dantza, zinema eta askotariko tailerrak aurki daitezke, eta hango teilatu lauan hiriaren bista panoramikoez goza dezakezu; ezin dituzu galdu!
Egia da Donostiako SoHoa, bizi ezazu hango energia
Egia nortasunez betetako auzo zirraragarria da, non kultura, artea eta musika arnasten baitira kale bakoitzean. Antzerkia edo zuzeneko musika atsegin badituzu, kontzertu-aretoak, mikroantzerkia duten kafeak eta auzoko bizitza animatzen duten sormen-guneak aurkituko dituzu. Tabakalera eta Egiako Kultur Etxea funtsezko tokiak dira erakusketak, dantza, zinema eta kontzertuak egiteko, eta hango taberna eta jatetxeek aukera ematen dute plan kultural bat eta afari on bat uztartzeko. Horregatik guztiagatik, batzuek “Donostiako SoHoa” dela esaten dute, auzo modernoa, benetakoa eta bizitzaz betea delako.

Jatetxeak eta ostatatzea

Egia ezin hobea da bestelako gastronomia baten zale direnentzat. Jatetxe begetarianoak, asiarrak eta tradizionalak aurkituko dituzu bertan. Ostiralez auzoa bisitatzen baduzu, ez galdu Pintxo-Potea, ezin hobea pintxoez eta giro onaz gozatzeko. Gainera, kontzertu-aretoak eta mikroantzerkidun kafeak aukera ezin hobeak dira afaria eta entretenimendua konbinatzeko.

Erdialdetik kilometro batera baino gutxiagora dago Egia. Oinez edo bizikletaz aise ailegatzen da hara, Urumea ibaiaren pasealekutik zehar. 09 eta 45 autobus-lineekin edo trenez ere irits zaitezke, Atotxako geltokian jaitsita. Gauean, B3 autobusa da, auzoaz gozatu ondoren, itzultzeko aukerarik onena.

Zer jan nahi duzu gaur?
Donostiak kolore eta zapore guztietako jatetxeak ditu. Pintxotan ibil zaitezke, edo lapikokoa jan, eserita zein zutik, leku fin batean edo taberna herrikoi batean.
Ostatatzea Donostiako erdigunean
Ostatu hartzeko aukerak aurrekontu guztietara moldatzen dira. Zure aukera edozein dela ere, hiriko erakargune nagusietatik urrats batera egongo zara.

San Sebastián Turismo
Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.