Auzoz auzo
Aiete eta Miramón
Donostia inguratzen duten muinoetan dauden bi auzo dira, ezin hobeak lasaitasuna eta kultura helburu dituztenentzat. Bertan, jauregi paregabeak, berrikuntza-zentroak eta historia eta natura uztartzen dituzten parkeak aurkituko dituzu.
Atsedenaldia parke eta lorategi artean
Aiete auzoak naturarekin duen lotura du bereizgarri; hain justu, paseatzeko eta erlaxatzeko berdegune ezin hobeak ditu. Aiete Parkean, frantses estiloko lorategiak aurkituko ditugu, baita beltxargak, ahateak, haitzulo bat eta ur-jauzi bat dituen urmaela ere, ingurune lasai eta zuhaizti batean. Bestalde, Miramon Parkea dugu, hiriko handienetako bat, zeinak natura eta kultura uztartzen baititu. Gainera, Puio Parkeak, hain ezaguna ez izan arren, hiriaren eta itsasoaren bista panoramikoak ditu, eta toki perfektua da deskonektatzeko eta paisaiaz gozatzeko. Parkeoi esker, Aiete naturazaleentzako toki pribilegiatua da.
Bailengo dukeek eraikitako jauregia
Adolfo Ombrecht frantses arkitektoari egozten zaion eraikin neoklasiko hori Espainiako errege-erreginen familiaren udako egoitza izan zen, eta erabaki politiko garrantzitsuen agertoki. Gaur egun Bakearen eta Giza Eskubideen Etxea dago bertan. Haren parkea lasaitasun babesleku bat da; frantses estiloko lorategiak ditu, urmaelak, ur-jauziak eta ehun urtetik gorako zuhaitzak.
Berrikuntza eta natura harmonia perfektuan
Miramon Parke Teknologikoa Donostiako eremurik garaienean dago, eta erreferentea da berrikuntzan eta garapenean. Eremu horretan 140 enpresa baino gehiago daude, biozientzien, IKTen eta ingeniaritzaren sektoreetakoak. Parkeko instalazioetan nabarmentzekoak dira Zientziaren Museoa, familia-bisitetarako ezin hobea, eta Donostia Ospitalea, erreferentziazko osasun-zentroa. Guztira 600.000 m² baino gehiagoko azalera du Miramonek, eta abangoardiako teknologia eta ingurune naturalaren edertasuna uztartzen ditu.
Basque Culinary Center
Miramon Parke Teknologikoko eraikinen artean, Basque Culinary Center da aipagarrienetako bat. Gastronomia Zientzien unibertsitate-zentro hau 2011n inauguratu zuten, eta arkitektura harrigarria eta ingurune natural paregabea uztartzen ditu. Europako bigarren unibertsitate gastronomikoa den honek, goi-mailako profesionalak prestatu eta sukaldaritzan ikerketa eta berrikuntza sustatzen ditu.
Nola iritsi
Aietera iristeko gomendatzen dizugun aukeretako bat oinez tipi-tapa igotzea da, Kontxako hondartzaren paretik parkeraino ematen duen bidetik, Aldapetatik, alegia. Bidean gora zoazela, badiaren ikuspegi zoragarriak izango dituzu.
Garraio publikoa nahiago baldin baduzu, berriz, 19, 31, 35 eta B2 hiri-autobusek Aieteraino eramango zaituzte hiriko hainbat tokitatik.
Miramonera iristeko, berriz, 35, 17 edo 28 autobusak hartu beharko dituzu. Gogoratu Mikeletegi pasealekuaren 12aren parean jaisteaz eta Miramongo parkea oinez zeharkatzeaz, merezi baitu txoko guzti-guztiak gozatzea.
Garraio publikoa nahiago baldin baduzu, berriz, 19, 31, 35 eta B2 hiri-autobusek Aieteraino eramango zaituzte hiriko hainbat tokitatik.
Miramonera iristeko, berriz, 35, 17 edo 28 autobusak hartu beharko dituzu. Gogoratu Mikeletegi pasealekuaren 12aren parean jaisteaz eta Miramongo parkea oinez zeharkatzeaz, merezi baitu txoko guzti-guztiak gozatzea.
Zer jan nahi duzu gaur?
Donostiak kolore eta zapore guztietako jatetxeak ditu. Pintxotan ibil zaitezke, edo lapikokoa jan, eserita zein zutik, leku fin batean edo taberna herrikoi batean.
Hoteles en Aiete y Miramón
Encontrarás opciones de alojamiento para todos los presupuestos. Sea cual sea tu elección, estarás a un paso de los principales atractivos de la ciudad.




