14 ezinbesteko
Bisitan galdu ezineko lekuak
Aste-bukaera bakar bat nahikoa da Donosti maitatzen hasteko. Gure hiria asko du eskaintzeko, baina badaude bisitan ezinbestekoak diren tokiak Kantauri Itsasoko Perlako:

Kontxako hondartza
Hondartzetan bikainena: kilometro eta erdi luze, eta nazioarteko aintzatespen ugari jaso ditu bere dotorezia eta inguruneagatik.

Parte Zaharra
Erdialdea eta Parte Zaharra dira Donostiako gunerik sutsu eta autentikoenetako bi. Kale estuak, pintxo tabernak, jatetxeak eta hiriko azokarik zaharrena.

Haizearen Orratza
Eduardo Chillida donostiar eskultore internazionalenak altzairuzko hiru eskultura sortu zituen, hiria amaitzen eta itsasoa hasten den tokian instalatzeko.

Cristina Enea parkea
Hiriko parkerik handiena eta basotsuena da. 2007an berritu zuten, eta Mandasko dukearen garai bateko jauregia dago barruan.

Realaren estadioa
Lehen mailako futbol partidak hartzeaz gainera, askotariko ekitaldi internazionalak egin daitezke diziplina anitzeko estadio horretan.

Igeldo mendia eta funikularra
Funikularra hartuta, Igeldo dorrea buru duen mendira irits zaitezke. Ikuspegi harrigarria, eta Kontxako hondartzaren gaineko bistarik bikainena.

Urgull mendia
Urgull mendia garai batean agertoki beliko izana da: bideak, gotorlekuak eta begiratokiak topatuko dituzu. Posta txarteletako agertokiak guztiak ere.

Zurriola, surflarien hondartza
Surfa gustatzen bazaizu, horixe da zure hondartza. Profil gaztea eta dinamikoa dira nagusi inguruan, eta kirol jarduera eta kontzertu ugari egiten dira.

Urumea ibaia eta haren gaineko zubiak
Itsasoak bustitako hiria izateaz gain, Donostiak badu ibai integratu eder bat ere, hiri osoa zeharkatzen duena: Urumea, hain zuzen.

Aieteko parkea eta jauregia
Donostiako birika berde garrantzitsuenetako bat. Goiko aldean, jauregi polit bat dago, inspirazio neoklasikoa duena.

Ondarretako hondartza
Familia giroko hondartza. Badu haurrentzako parke bat ere hondarretan bertan. Era berean, kanoak alokatu ditzakezu, edo futbolean edo paletan jokatu.

Eremu erromantikoa
Parte Zaharraren hegoaldean, XIX. mendearen amaierako eraikin eder ugari daude. Nabarmentzekoak dira, orobat, eremu horretako eskaintza komertziala eta aisialdirako aukerak.

Portua eta Pasealeku Berria
Pasealeku Berriak Urgull mendia inguratzen du, hasi portutik eta Kursaal ospetsuraino. Hiriko ibiltoki polit eta lasaienetako bat da.

Santa Klara uhartea eta Hondalea
Kontxako hondartzaren parean dago uhartetxo hori, badiara begira dauden pertsona guztiek ikusteko moduan, eta itsasontziz irits zaitezke bertara.