Donostia San Sebastián Turismoa-ren webgune ofiziala

Hondartzak

Zurriolako hondartza

Olatuak, surfa eta gazteria. Hauek dira Sagues auzoaren osagai nagusiak, Donostian surflari mugimendu eta giro gehien duen gunea.

Gros auzoan Kursaaleko kuboen eta Ulia mendiaren artean dagoen hondartza hau helmugarik gogokoena da ondo pasatu eta jendea ezagutu nahi duten mundu osoko gazte eta surflarientzat, orain dela 15 urte birmoldatu zutenetik.
“Zurrira” —Donostiako gazteek “Zurri” esaten diote— mugitzera etortzen da batik bat. Dinamismo hori du, hain zuzen ere, erakargarririk handiena. Lehiaketak eta etengabeko surf-ikastaroak, volley ballekoak, futbol-partidak, pala-partidak… Hementxe dago hondartza-jardueraren harrobia, Zurriolak luzeran dituen 800 metroko eremuan.
Pasealekuko ekialdeko muturraren burutzan, Kursaal Kongresu Jauregi eta Auditorioa dago, arkitektura modernoaren ikur. Rafael Moneok diseinatua, hiriko kultura- eta kongresu-ardatz berria da, baita Donostiako jaialdirik entzutetsuenen egoitza ere.

Saguesen hasita Kursaal kuboetaraino hondartzaren ertzean barrena egindako paseoari jarraipena eman dakioke, Urgull mendia inguratuta, Pasealeku Berrian barrena. Azkenean, Kontxako badiaren amaierara iritsiko gara, Haizearen Orrazira, hirian barrena egindako 6 bat kilometroko paseoa osatuta. Ibilbide horretan, bidean itsasorako ikuspegi zoragarriez gozatzeko aukera izango dugu, eta atseden hartu nahi izanez gero, hartarako guneetan etentxoa egin dezakegu.
Gozatu itsasoaz ahalik eta gehien!
Bizi esperientzia paregabeak urteko edozein garaitan, gustu eta maila guztietarako jarduera nautikoekin
San Sebastián Turismo
Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.