Donostia San Sebastián Turismoa-ren webgune ofiziala

Blog

Donostia, by locals

Auzo bakoitzeko pintxo onenak

Donostiarroi pintxoak gustatzen zaizkigu. Era guztietakoak. Gainera, auzo bakoitzak bere estiloa du eta, momentuaren arabera, batera edo bestera joaten gara. Errealak partidua duenean, Amarara; hondartzan bainua hartzeko gogoa dugunean, Antigua edo Grosera… Ez baduzu argi zein taberna aukeratu, hemen dituzu gehien gustatzen zaizkidan tabernak!

Kuadrilarekin pintxoak jatera noanean, taberna batera baino gehiagotara joaten gara eta pintxo bat edo bi jaten ditugu horietako bakoitzean. Barrako pintxoak aukera ditzakezu edo arbelean daudenak. Baina ni bezalakoa bazara eta erabakitzea kosta egiten bazaizu, zerrenda bat prestatu dizut. On egin!
1. Amara

1. Bakailaoa pil-pilean, BAR AUKERA

2. Txalupa / Txipiroiak tenpuran, BAR TXIRRITA

2. Antiguo

1. Entsaladilla errusiarra, BAR KIKI

2. Bakailaoa urinean emana pistatxo emultsioarekin, LA CERVECERÍA DEL ANTIGUO

3. Arzak pintxoa, LA REBOTIKA

4. Arrain pastela legatzarekin, krabarrokarekin eta itsas zapoarekin, BAR OLIYOS

1. Otarrainska-ravioliak Martini Zuri saltsarekin, ANTONIO BAR

2. Txipiroiak plantxan tipula karamelizatuarekin, BAR AVENIDA XXI

3. Bakailaoa Ranero klubaren erara, BAR ITURRIOZ

4. Ostrak, BAR KATA 4

5. Izokin tosta antxoa-duoarekin, BAR LA PERLA

4. Gross

1.Patata, onddoa eta gorringoa, BAR GURE TXOKO

2. Cochinita Pibil takoak, TAQUERÍA KURSAAL

3. “Picantillas”: Hegaluzez, maionesaz, letxugaz, tipulaz eta pikantez betetako tartaletak, BAR URTXORI BI

1. Ahate gibela plantxan, CASA BARTOLO

2. Onddo erreez egindako txapela pinaziekin eta arrautza-gorringoarekin, CASA UROLA

3. Bakailao-arroka arrautza-irinetan pil-pilezko emultsioarekin, CASA VERGARA

4. Zapo eta otarrainska pintxoa, GANBARA

5. Zamburiña gainerreak, HAIZEA

6. Txanpiñoi pintxoa, LA CEPA DE BERNARDO

7. Gazta- eta antxoa-tututxoak, LA VIÑA BAR

8. Hegaluzez betetako piper gorria saltsa tartariarrarekin eta Jerez ozpinarekin, MARTÍNEZ

9. Besagain-carpaccioa, zamburiña, kroketa…, MUXUMARTIN

10. Ganba arrautzeztatua / Txanpinoiak, TAMBORIL

11. Atun gorria tipularekin TXAKOLINA BODEGA ETA PINTXOAK

San Sebastián Turismo
Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.