Gros auzo gaztea da, modernoa, surf, kontzertu eta terrazen eszenatokia. Grosera pintxoak jatera joaten garenean, oinutsik doazen Zurriolako surflariekin gurutzatzen gara.
Groseko nire pintxo-ibilbide gogokoena Kursaaleko kuboen aurrean hasten da, giro aparta duen Usandizaga kalean. Eguneko lehen mokadua Gure Txoko tabernan egitea gustatzen zait, patata, onddo eta gorringo pintxo goxoa.

Gure Txoko taberna
Patata, onddo eta gorringo pintxo goxoa
Handik, Urumea ibai aldera joko dugu eta, hortxe, Taquería Kursaalen egingo dugu geldialdia Cochinita Pibil takoa dastatzeko, nire gustukoena! Grosen kultura ugari biltzen dira eta taquería ez da bertan dagoen nazioarteko jatetxe bakarra.
Taquería Kursaal
Cochinita Pibil takoa
Eta amaitzeko auzoan guztiz barneratuko gara, baina jendez gainezka egon ohi ez diren tokietara. Bermingham kale lasaira joango gara, bertan gustuko ditudan bi taberna baitaude.
17. zenbakian dago Urtxori Bi bere Picantilla pintxoa bereziarekin, hegaluzez, maionesa, letxugaz, tipulaz eta pikantez betetako tartaleta.
17. zenbakian dago Urtxori Bi bere Picantilla pintxoa bereziarekin, hegaluzez, maionesa, letxugaz, tipulaz eta pikantez betetako tartaleta.
Urtxori Bi
Picantillas