Esperientzia horietan bisitaldi gidatua egiten da, lehendabizi dastaketa eginez eta, ondoren, sagardotegiko menua janez eta txotx! eginez. COVID19aren aurretik izan genuen esperientzia kontatuko dizuet. Hala ere, oraintxe bertan sagardotegi guztiek higiene, segurtasun eta distantziari lotutako neurri eta berme guztiak eskaintzen dituzte… baina funtsak berbera izaten jarraitzen du!
Saizar sagardotegia 1974an zabaldu zuten eta gaur egun familiako bigarren eta hirugarren belaunaldiak ari dira lanean. Bertan, hainbat bitxikeria ere kontatzen dizkigute: Bazenekien sagardoa bizirik irauteko edaria zela? Eta nortzuk edaten zuten?
Bisita sagardoa ekoizten ari diren garaian egiten badugu (irailaren eta azaroaren artean), sagarrak nola garbitzen eta aukeratzen dituzten erakutsiko digute. Ondoren, prestaketa-prozesua nolakoa den azalduko digute, sagarra prentsatzen dutenetik hasi eta botilari etiketa jarri arte; hartzidura motak, datuak eta sagardoaren historiari buruzko bitxikeriak… Bazenekien sagar kilo batekin sagardo botila bat inguru betetzen dela?
Kupelen inguruan bizi den giroa bezalakorik ez dago. Lagun-taldeak upeletara inguratzen dira, bakoitzak edalontzia betetzeko bere txanda noiz helduko zain. Bitartean elkarrizketak eta barreak nonahi entzungo dira. Eta prezio berarengatik, lagunak egiten dituzu! Gerora, sagardo botila bat zabaltzen duzun bakoitzean, zauden lekuan zaudela, une horretaz gogoratuko zara, zalantzarik gabe.
Jaten duzuna jaten duzula, esperientzia ahaztezina biziko duzu, zure zentzuentzako bidaia eta, batez ere, partekatu, gogoratu eta errepikatu nahiko duzun unea.
Gidari baten laguntzaz sagardotegi baten muinak bisitatzeak, hura dastatzen eta prozesua hasieratik amaierara ezagutzen lagunduko dizu. Eta beste bitxikeria bat: ‘TXOTX!’ terminoa zehazki nondik datorren jakingo duzu.
Zuk ere esperientzia honetaz gozatu nahi baduzu, hemen egin erreserba!
Excursión a una sidrería vasca (Transporte incluido)
Experiencia sidrera en Astigarraga