Jan ta edan
Izan ere, Donostian izozkia ez dago lotuta denboraldi edo klima bati, une batzuei baizik.
Ezin utziko duzu hiria Saguesetik ilunabarra ikusi gabe, edo gaua heldu denean Badiatik edo Paseo Berritik esku artean izozkiarekin paseatu gabe. Are, ezin duzu Donostia bisitatu, eta haren izozki-dendetako batean izozki bat ez jan.
Non jan etxeko izozkiak?
Bideoa: Casa Aramendia
Argazkia: Casa Arnaldo
Izozki-denda guztien artean, hemen dituzu itzal handieneko hiru.
CASA ARNOLDO: Hiriko zaharrena
Argazkia: Casa Arnaldo
HELADERIA LOS ITALIANOS: Zorionez beteko zaituzten zaporeak
35 zaporetik gora, exotikoenetatik hasi eta tradizionaletaraino, tartean direla aste batetik bestera aldatzen diren espezialitateak. Nire gomendioa duzu egin berriak direnak eskatzea… eta disfrutatzea. Zerbaitekin kezkatuta bazaude, etorri Aldamar kalera eta gozatu Quitapenas izozkiarekin. Zaporea bat dator haren izenarekin, “super-ahalmena” baitu kezkak uxatu eta dastatzailea zorionez asetzeko.
OIARTZUN IZOZKI-DENDA: Zapore zoragarrien paradisua
Oiartzun paradisua da izozki berriak probatu, mokadu berean askotariko zapore eta aroma sortaz disfrutatzeko irekita dauden pertsonentzat. Donosti edo Udaberria bezalako parerik gabeko zaporeak nahastu egiten dira erakusmahaian, ohikoagoak diren beste batzuekin.
Izozki-denda hau artisau-lanari atxikia da, gozogintza eta izozki tradizioaren bateratzailea: bertako lantegitik opil zaporetsuko izozkiak sortzen dira, adibidez, Errege Opil zaporeduna. Donostian egindako izozkien kalitatearen kondaira handitzen duten artisautza, tradizioa eta berezko produktuak.
Argazkia: Casa Oiartzun
Zorionez betetako bolak
Nire birramonak kontatu ohi zuen lehen izozkiak farmazietan saltzen zirela, medikamendua bailitzan. Ondo pentsatuz gero, badu bere logika, ez baitago gozoki honek sendatuko ez duen gaitzik. Inoiz ikusi al duzu inor izozki bat eskuetan duela begiak itxi eta irribarre egin gabe? Izan ere, tristeen, gogaituen, estututa eta deskonektatzeko premiaz zauden uneetan, benetan, ez al duzu izozki bat jatea pentsatu? Alajaina, benetako zorion bolak dira eta!
Argazkia: Casa Oiartzun