Donostia San Sebastián Turismoa-ren webgune ofiziala

Blog

Donostia, by locals

Aste Nagusia

Aste Nagusia, beti, abuztuaren 15a barne hartzen duen astean ospatzen da, larunbatetik larunbatera. Aurten, abuztuaren 8tik 15era izango da. Datozen egunotan hiri osoa festaz jantziko da eta jendea erakartzeko ehunka ekitaldi aurkituko ditugu egitarauan.

Interesatuko zaizu

Aste Nagusiko programa 2026
Deskargatu programa PDFan
Kanoikada Donostiako Aste Nagusiaren abiapuntua izan ohi da. Abuztuaren 8an izango da, 19:00etan, Alderdi Ederreko lorategietan.
Su Artifizialen Nazioarteko Lehiaketak aparteko egitaraua ekarriko du berriro ere, eta munduko txoko ezberdinetako konpainiak helduko dira Gipuzkoako hiriburura.
Urtero legez, musikak toki garrantzitsua izango du, eta ospe handiko kantari nahiz taldeak bertaratuko dira Donostiara. Horien artean, Veintiuno, Nat Simons & Aurora Beltrán, Malmö 040, Süne, Lia Kali edota Etzakit bezalako taldeak arituko dira, besteak beste, Sagueseko eszenatoki nagusian.
Kirolei dagokienez, zaldi-lasterketak, hondartza-boleibol txapelketa, herri-kirolen erakustaldiak eta Paseo Berriko Igerialdia nabarmendu behar dira.
Haurrentzako tailerrak, jolasak, erraldoi eta buruhandiak, diskoteka eta zezensuzkoak ere egongo dira, besteak beste.
Donostiako Aste Nagusia XIX. mendearen erdialdean sortu zen, garai hartan uda Donostian igarotzen zuen goi-mailako turismoa entretenitzeko premiagatik. Garai hartako ikuskizun nagusia zezenketak ziren eta “Aste Nagusia” izena jaialdi horien publizitate-eslogan gisa sortu zen. Ikuskizun hori musika-bandaren kontzertuekin eta su artifizialekin osatzen zen, hauek ikusi nahi zituzten bisitariak gaua hirian pasatzera gonbidatuz. Horrela, Donostiak beste turismo mota bat aurkitu zuen: egonaldi labur eta jendetsuen turismoa.
Horrela sortu zen gaur egun ezagutzen dugun Aste Nagusia, herri-giroa kalitate estetiko eta kultural handiko ekitaldiekin uztartzen dituena. Egun osoan zehar primeran pasatzeko moduko eskaintza anitza izango du aurtengo Aste Nagusiak. Izan ere haurrek, gazteek eta helduek parte hartzeko moduko dozenaka jarduera ospatuko dira hirian zehar.

Eta musika eskaintza zabala izango dugu, publiko mota guztiak asetzeko moduko taldeekin. Ezin ahaztu, bestalde, abuztuaren 2tik 30era ospatzen den Donostiako Musika Hamabostaldia, musika klasikoari dagokionez, egitarau zabala eskaintzen baitu hirian eta inguruko beste hainbat udalerritan.
San Sebastián Turismo
Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.