Donostia San Sebastián Turismoa-ren webgune ofiziala

Blog

Donostia, by locals

Pasaia Itsas Festibala: maiatzaren 14tik 17ra itsasoari begira egongo zara

Gure itsas tradizioarekin galdu ezin duzun hitzordua

Hau da bigarren aldia Pasaian. Estreinaldian, 2018ko maiatzean, ehun ontzi baino gehiago etorri ziren ontzi tradizionalen topaketara.

Bertan egotea liburutegi izugarrian murgiltzea izan zen. Kaiak ez ziren geldirik egon une batean ere. Ontzien eta tripulazioen joan-etorria etengabea zen. Pasaiako itsaso txikia, guztiak itsasoratu zirenean, belen eta arraunen etengabeko joan-etorria zen, edozein tokitatik begiratuta ere. Eta hori bezain ikusgarriak ziren begiradak, tripulazio horien aurpegiko adierazpenak. Harridura eta poztasuna aldi berean. Egun horietan zehar jardueren egitarauko xehetasunik txikiena ere galdu nahi ez zuten ehunka bisitarirengana hedatu zen poztasun hori.
Itsasontzi tradizionalen topagunea

“Egurrezko ontzi tradizionalak, txikiak edo handiak izan, itsasoaren jakintzaren liburutegi osoa dira”

Interesgarria zuretzat

Guztiek zekiten euskal kostalderako une gogoangarria izango zen eta izan zen topaketara zihoazela. Albaola Itsas Kultur Faktoria ontziola-museoan eraiki den «San Juan» ontzia, Pasaiako itsaso txiki horretatik Ternuara baleak arrantzatzera abiatu zen XVI. mendeko baleontziaren erreplika, eta museotik ateratzean, bati baino gehiagori une hori etorri zitzaion gogora, eta “bere begiekin ikusi zituen” euskal galeoiaren belak itsasoan barneratzen. Kaian, emakumeak, gehienak doluz jantzita, airean errezatzen, tripulazio horiek onik itzul zitezen.
Egun, kultura hori guztia liburuetan gelditzen zaigu, galdu ez den ahozko tradizioren batean…Baina Pasaian egin zen topaketan eta maiatzaren 14tik 17ra egingo denean ere gogorarazten da. Ondo egindako gauzetako bat izan da, beste askoren artean, 2018ko edizioa ikusi zuten haur horiek orainaldian hitz egin ahal izango dutela aurtengo eta hurrengo topaketetan itsasoaren kultura horren inguruan, bizirik dagoelako eta haiek testigu direlako.

Oosterschelde, 3 mastako goleta holandarra, 1917an eraikia

San Sebastián Turismo
Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.