Donostia San Sebastián Turismoa-ren webgune ofiziala

Blog

Donostia, by locals

Donostiak abuztuaren 31ko gertakariak gogoratuko ditu

Astean zehar, erakusketa bat eta hiru hitzaldi antolatuko dira, eta abuztuaren 31n lore-eskaintza eta desfilea egingo dira, baita kandelen argitan egiten den ohiko zeremonia-ibilaldia ere

Aurten ere, Donostiak egun berezi eta hunkigarria biziko du 1813ko abuztuaren 31ko gertakari tragikoak gogoratzeko; gure hiriaren historiarekin eta memoriarekin lotutako hitzordua da. Izan ere, 2026ko abuztuaren 31n 213 urte beteko dira tropa aliatu angloportugaldarrak Donostian sartu zirenetik eta Napoleondar Gerretako pasarte tragiko batean hiria erre eta suntsitu zutenetik. Horregatik, egun horretan, donostiarrek omenaldia egiten diete 1813an tragedia hura pairatu zuten pertsona guztiei, baita espiritu zibiko, ausart eta irmoari esker aurrera egin eta hiria berreraikitzea lortu zutenei ere.

Oroitzapen ekitaldiak

Ekitaldi nagusiak abuztuaren 31n, astelehenean, egingo dira, egun osoan zehar. Goizean meza izango da (11:30ean, San Bizenten), hiria hartu eta suntsitu zutenean bizia galdu zutenen oroimenez; eta ekitaldiek egun osoan jarraituko dute, gauean erreketa tragikoaren antzezpenarekin amaitu arte (21:00etan, Zuloaga Plazan).

Aipatutako antzezpen horrekin batera, hiriaren sutearen simulazioa Apaizen Pasealekuan eta Begiratokiko Baterian (21:30ean), hiriko hainbat elizetako kanpai-hotsak eta Abuztuaren 31 kalean argiak itzali eta kandelak pizteko ohiko ekitaldia dira, zalantzarik gabe, eguneko ekitaldirik nabarmenenak. San Bizenteko ataritik Santa Maria Basilikaraino zuziekin egingo den zeremonia-ibilaldiak amaiera emango dio donostiarrentzat esanahi berezia duen egunari.

Interesgarria izan daiteke zuretzat…

Omenaldia

Hiriko gertakari historiko honen biktimak gogoratzeaz gain, egun horretan, desfilea hasi aurretik, Save the Children GKEari ere omenaldia egingo zaio, egiten duen lan humanitarioa aitortzeko.

Ospakizunaren inguruko kultura-jarduerak

Abuztuaren 31rako programatutako ekitaldien aurreko egunetan, gertakari historiko honekin lotutako hainbat kultura-jarduera egingo dira. Hala, abuztuaren 24tik 29ra, erakusketa bat egongo da ikusgai San Jeronimoko hitzaldi-aretoan. Bertan, 1813ko sutearen aurretik hiriak zuen antolamenduari buruzko azalpen-panelak, garaiko jatorrizko gutunak eta dokumentuak, sutearen aurreko eta ondorengo hiriaren bideoak, argitaratu gabeko antzinako planoak eta 1813ko gerra oinarri hartuta egindako musika-partitura bat ikusi ahal izango dira.

Era berean, hitzaldiak antolatuko dira areto horretan bertan, XVIII. mendearen amaierako eta XIX. mendearen hasierako Donostia hainbat ikuspegitatik ezagutzeko aukera emango dutenak.

San Sebastián Turismo
Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.