Uztailaren 22tik 26ra Donostiako 61. Jazzaldia
Donostiako 61. Jazzaldiak musikaz eta jai-giroz blaituko du hiria, eta jazzaren munduko epizentro bihurtuko du uztailaren 22tik 26ra. Programazioak nazioarteko figura handiak, ibilbide luzeko artistak, proposamen berriak, Europako jazz onenaren ordezkariak eta euskal musikarien presentzia zabala bilduko ditu 12 agertokitan: Trinitate Plazan, Kursaal Auditorioan, Kursaaleko terrazetan, Victoria Eugenia Antzokian, Zurriola hondartzan, San Telmo Museoko klastroan edota Chillida Lekun, besteak beste. Guztira 77 kontzertu izango dira, haietatik 47 doakoak. Edizio honetan gehien espero diren izenen artean, munduan erreferentzia diren bi artista nabarmentzen dira: Pat Metheny eta Diana Krall, Marc Ribot handiarekin batera etorriko dena.
Zu ere zale horietako bat bazara eta ekitaldi honetaz gozatzeko asmoarekin Donostiara etorri bazara, proposatuko dizkizugun ideien eskutik bete-betean dastatuko duzu hiriaren atsegina!
Ezinbestean egin beharrekoak…
Beste iradokizun hauek ere baditugu zuretzat
Jan, jan eta jan
Nahiago baduzu, Donostiako gidaririk onenen eskutik hainbeste maite dugun mundu hau ezagutu dezakezu:
Jatea gustuko dugulako…
Eta euria edo hotza egiten badu…Gora bihotzak!
Lehen ideia: bainua Talasoan
Bainua talasoan, Kontxako badiako ikuspegi ezin hobearekin. Itsasoko urari esker erlaxatzeko eta gorputza tonifikatzeko aukera paregabea izango duzu.
Bigarren ideia: ezagutu ezazu hiria hotzik pasa gabe
Garraiobide turistikoari esker goza ezazu bidaia desberdin batekin busean nahiz trenean, igo zaitez Igeldora funikularrean edo bisita ezazu badia beste ikuspuntu batetik!
Hirugarren ideia: ezagutu hiriko arte galeriak eta erakusketetarako guneak
Museoez gain, Donostian arteari eta kulturari eskainitako beste espazio batzuk ere badaude eta hirian erreferentzia dira. Arte-adierazpen mota oro sartzen den lekuak dira: zinema, arkitektura, diseinua, ilustrazioa eta ikus-entzunezko joera berriak. Tabakalera, Kubo-Kutxa Aretoa eta Kutxa kultur artegunea artista, aditu eta publikoaren arteko topaleku dira.