3 egun Donostian
3. eguna: Arkitektura deskubritzen
Sar zaitez hiriko altxor arkitektonikoetan, Urumea ibaiaren eta haren zubi bikainen ibilbideari jarraituz.
Lehenengo zubitik —Zurriolakoa— Rafael Moneo arkitektoaren Kursaaleko kubo modernoak ikusten dira alde batean, eta beste aldean, berriz, Victoria Eugenia antzokia eta bost izarreko Maria Cristina hotela.
Santa Katalina zubiak ongietorria egiten digu Gros auzora. Handik, Equitativa eraikin aldaera espresionista duen estilo arrazionalistako eraikina ikus daiteke.
Jarraitu Frantzia pasealeku atseginean barrena, eta gozatu erakusketa paregabeez Tabakaleran. Garai bateko tabako fabrika hori kultura garaikidearen gunea da gaur egun.
Tabakaleratik oso gertu Cristina Enea parkea dago. Han, ibilaldi lasaigarri bat egin dezakezu tipi-tapa, eta Mandasko dukearen jauregi zaharra bisitatu.
Donostian ondo jaten da
Euskal sukaldaritzako produkturik onenak, munduko talentu handieneko sukaldariek prestatuak. Kale egingo duzu?
Bazkaldu ondoren, bisitatu Artzain Onaren katedrala eta egin erosketatxo batzuk Gune Erromantikoan eta San Martin kalearen inguruetan: terrazaz eta saltokiz beteta dago.
San Martin Azoka toki paregabea da Donostiako eguneroko bizitza ezagutzeko eta, bide batez, oroigarri berezi bat edo kapritxo bat eros dezakezu erdiguneko boutique batean.
Nautikoa eraikin arrazionalista bat da, eta kaian ainguratutako itsasontzi bat irudikatzen du. Ontziralekutik, Donostiako ilunabarrik onenetako batez gozatu ahalko duzu.
Eguna amaitzeko, hiriko gau girorik onenetako batera joan zaitezke. Dastatu pintxorik goxoenak, eta gozatu gauaz Gros auzoan, Erdialdean, Antiguan edo Parte Zaharrean.
Non afaldu
Afaldu modako tabernetan
Gauean ere goza dezakezu Donostiako magiaz. Nahastu donostiarrekin modako tabernetan, eta amaitu eguna bikain asko.
Ezagutu hiria eroso autobus edo tren turistiko panoramikoan!
Ezinbestekoak
Gure hiriak asko du eskaintzeko, baina Kantauriko perlak baditu zure bisitan galdu ezin dituzun leku batzuk
Egun gehiago
Egun batean konkistatu egiten zaitu, hainbat egunetan maitemindu: jarraitu esploratzen, bizitzen eta utzi Donostiak bere sekretuak ezagutarazten.