Donostia San Sebastián Turismoa-ren webgune ofiziala

3 egun Donostian

2. eguna: Ibilaldi bat kostaldean

Donostiako Igeldo mendira igotzen den funikularraren barruko ikuspegia.
Eguna hasteko modu bikain bat proposatzen dizugu: hartu 100 urte baino gehiago dituen funikularra eta igo Igeldo mendira, hiriko ikuspegi panoramiko onenaz gozatzera.
Donostiako Haizearen Orraziaren xehetasuna.
Jaisten garenean ezin dugu Donostiako ikonoetako bat galdu: Haizearen Orrazia, mundu zabalean ospetsua den Eduardo Chillida artista donostiarrak sortua. Edertasun erabatekoaren adibide garbia, artearen eta paisaiaren arteko elkarrizketa sakona.
Ondarretako eta Miramar jauregiaren ikuspegia itsasotik egun eguzkitsu batean.
Ondarretako hondartzatik paseatuz, Miramar Jauregira iritsiko gara, errege-familiaren udako egoitza zaharrera, lorategiz inguratuta, toki bikaina da atseden hartzeko eta hiriko zalapartatik/zaratatik aldentzeko/deskonektatzeko.
Pintxotan
Antigua auzoan, hondartzatik metro gutxira proba ditzakezu Donostiako pintxo tipikoak.
Zenbait pertsona Kontxako pasealekuan zehar ibiltzen. Atzealdean, Donostiako Aquarium-a eta kaia ikus daitezke.
Bazkaria jaisteko, paseo atsegin bat egin dezakezu Kontxako hondartzan barrena, harik eta Aquariumera iritsi arte. Han, garai bateko euskal baleazaleen historia liluragarria ezagutuko duzu.
Olatua indarrez hausten Oteizaren Eraikuntza Hutsa eskulturaren ondoan, Donostian.
Kostako ertzari jarraituz, Eraikuntza Hutsera iritsiko gara, Oteizaren eskultura horrek emango digu ongietorria Pasealeku Berriaren hasieran, eta, tipi-tapa oinez, terrazaz, dendaz eta taberna xarmagarriz betetako Gros auzo ospetsura iritsiko gara.
Zurriolako hondartzaren eta Gros auzoaren ikuspegi panoramikoa
Pasealekua Zurriola hondartzarekin batera amaitzen da, eta, han, hirugarren eskultura topatuko dugu: Nestor Basterretxearen Bakearen Usoa.
lunabarra Zurriolako hondartzan, atzealdean Urgull mendia eta hondarrean urrezko islak ikusten dira.
Ezin duzu ilunabarra galdu Sagueseko murruan, surflari eta skatelari gaztez inguraturik!
Grupo de personas disfrutando de una fiesta y bailando al ritmo de la música en Bataplan, una de las discotecas más populares de San Sebastián, creando un ambiente animado y lleno de energía.
Igaro gau magiko bat Bataplan diskoteka ospetsuan, Kontxako hondartza bete-betean. Koktelik onenez gozatu ahalko duzu.
Non afaldu

Neurrira prestaturiko afariak

Donostian dugu mundu osoko Michelin izarren kontzentraziorik handienetako bat, baina baditugu etxean bezala sentiaraziko zaituzten taberna tradizionalak ere.

Ezagutu hiria eroso autobus edo tren turistiko panoramikoan!

Egun gehiago

Egun batean konkistatu egiten zaitu, hainbat egunetan maitemindu: esploratu, bizi eta Donostiak bere sekretuak erakutsiko dizkizu!

San Sebastián Turismo
Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.