
El Mago Invisible: ‘Tempo’
Informazio gehiago nahi baduzu, antolatzailearen xehetasun-fitxan.
(gaztelaniaz)
Batzuetan formula sinpleen bidez neurtzen ahalegintzen garen arren, adibidez, “t = d/v” (denbora = distantzia/abiadura), errealitatea askoz ere konplexuagoa da. Zer gertatzen da iragana eta oraina bereizi ezin ditugunean, oraina etorkizunaren parte dela dirudienean? Ilusio bat da edo agian El Mago Invisiblek iraganera bidaiatu du gure orainean eragiteko? Dakrisen formatu handieneko ikuskizuna da Tempo, eta antzokiak magiaz, ilusio handiz, misterioz, adrenalinaz eta ikusezintasunez betetzera dator. 10 ikusle hautatu ikusezinaren parte izango dira eta batzuk desagertu egingo dira… Adi erlojuari, zu izan zintezke eta.