
Julián Fontalvo: ‘El Imitador’
Informazio gehiago nahi baduzu, antolatzailearen xehetasun-fitxan.
(gaztelaniaz)
Abeslari bat, 70 ahots eta istorio gogoangarri bat.
Julián Fontalvo aktore eta abeslariak bere bidaian lagun dituen hainbat pertsonaia aurkezten ditu, eta nazioarteko 70 artista interpretatzen ditu, hala nola, Sting, Bob Marley, David Bowie, Andrea Bocelli, Edith Piaf, Amy Winehouse edo Tina Turner, bere historiaren parte diren kantuen ahotsak imitatuta. Narrazioan harilkatutako abestiek bidaia pertsonal bat iradokiko diote ikusle bakoitzari, zeinek bere bizitzako soinu banda ere islatuta ikusiko baitu.