Donostia San Sebastián Turismoa-ren webgune ofiziala

Manu Badenes: ‘Imperfecto’

07 Maiatza 19:00
Antolatzen du: Donostia Kultura

Informazio gehiago nahi baduzu, antolatzailearen xehetasun-fitxan.

Informazioa
Tokia: Aveniu (Donostia)
Doan ekitaldia

Imperfecto Erriberetan izango da Poltsiko Antzerki Jaialdiaren barruan. 

Manu Badenes valentziarra goi mailako komikoa da, eszenatokietan ibilbide luze eta arrakastatsua duena. MC izan da The Hole ShowThe Hole Zero eta Hotel Habana musikaletan, eta protagonista Los hombres son de Marte y las mujeres de VenusEl Método Grönholm edo La Cena de los idiotas lanetan, besteak beste. Central de Cómicos de Comedy Central harrobi ospetsuko kide da, eta El Club de la Comedia-ko La hora y media lanean parte hartzen du aldizka.

Orain Imperfecto dakarkigu, erritmo bizia eta kabareteroa duen showa, egoeraren nondik norakoak aztertzen dituena (eta alderantziz) eta itzalaldien, pandemien, muga-zergen, gerren eta estralurtarren inbasioen aurkako behin betiko biziraupen-kit-a aurkezten diguna. Adi: produktu honek adimen artifizialaren eta ergelkeria naturalaren aztarnak izan ditzake.

(ES)

San Sebastián Turismo
Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.