Donostia San Sebastián Turismoa-ren webgune ofiziala

Museoen Nazioarteko Eguna

16 Maiatza 10:00 – 17 Maiatza 20:00
Antolatzen du: San Telmo Museoa

Informazio gehiago nahi baduzu, antolatzailearen xehetasun-fitxan.

Informazioa
Doan ekitaldia

Maiatzaren 18an Museoen Nazioarteko Eguna da, eta beste urte batzuetan bezala, San Telmok eguna bertan ospatzera gonbidatzen ditu bisitariak.

Aurten ospakizuna maiatzaren 16an eta 17an egingo du San Telmok, 18a, astelehena izanik, museoa itxita egongo delako. Egun horietan museorako sarrera doakoa izateaz gain, Francisco Escudero Kontserbatorioko ikasleen musika emanaldiak egongo dira.

Kontzertuak

  • Maiatzak 16, 17, goizean zehar
  • Klaustroan + elizan

Ikasleek eskainitako musika errezital laburrak elkar-lotuz instrumentuen tinbre anitzak espazio berean entzutea ahalbidetuko da, kolore eta melodia ugari sortuz.

Kantu errezitaldia

  • Maiatzak 17, 19:00
  • Elizan
  • Zuhara Etxabe (sopranoa), Marta Olmedo (sopranoa), Erika Velarde (mezzosopranoa) / Jon Urdapilleta (pianoa)

Estilo zein konposagile ezberdinen obrak interpretatuko dituzte, opera aria, lied edo zarzuela erromantzak besteak beste. 

San Sebastián Turismo
Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.