Donostia San Sebastián Turismoa-ren webgune ofiziala

OLARAIN

Olarain Euskal Herriko Unibertsitatearen campusean dago, Donostiako Ondarretako hondartzatik 500 metrora. Ezin hobeto ekipatutako instalazioak ditu, era guztietako ekitaldiak egiteko: lan?bilerak, ikastaroak eta prestakuntza?saioak, kongresuak, biltzarrak, prentsaurrekoak, etab.; eta, horri dagokionez, “Alberto Iglesias” ekitaldi?aretoa nabarmendu behar dugu. Aretoak cateringeko, jantokiko eta/edo ostatuko zerbitzuekin batera erabil daitezke. Doako aparkalekua eta bideoz zaindutako aparkaleku pribatua eskaintzen ditu, baita Interneterako konexioa eta “team building” jardueretarako tokiak ere (kirol?pistak, futbol?zelaiak, padeleko pista, jolas eremua, etab.). Olarainen elementu modernoak eta mundu osoko kulturetako antigoaleko gauzak biltzen dira. Museo txiki bat da, bere oroitzapenen eta gure memoria kolektiboaren zati diren piezez osatua.

Hainbat ekimeni atxikitako establezimendua:

Donostia Green
San Sebastián Turismo
Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.