MIRAMAR JAUREGIA
Miramar jauregia eraikin ikoniko bat da, leku zoragarri eta paregabe batean kokatua, Kontxa badian. 1893an eraiki zen Maria Cristina erreginaren eskariz, Ralph Selden Wornum arkitekto ingelesaren proiektu batean oinarrituta, eta XIX. mendeko multzo arkitektoniko bat da, mota guztietako ekitaldiak egiteko toki paregabe bihurtua. Miramar bere historiagatik eta arkitekturagatik nabarmentzen da, baina, batez ere, lorategitik badiara eta Santa Klara uhartera duen ikuspegiagatik. Espazio berezia eta moldakorra da. Azken belaunaldiko teknologiaz hornitutako hainbat areto ditu, eta bezero bakoitzaren beharretara egokitutako zerbitzu integral batekin osatzen dira.