Donostia San Sebastián Turismoa-ren webgune ofiziala

Antzerkia | Elirale: ‘Mamuka’

13 Abendua 17:30
Antolatzen du: Donostia Kultura

Informazio gehiago nahi baduzu, antolatzailearen xehetasun-fitxan.

Informazioa
Prezioa: 5 €

Elirale taldeak Pantxika Telleriaren lana dakar Mamuka ikuskizunean. Euskaraz, “mamu” hitzak “zomorro handia” esan nahi du; Mamuka, berriz, haur-joko sinple eta erraz bat da, taldean jokatzen dena eta ezkutatzean eta berriz agertzean datzana. Bi hitz hauen irudimenean oinarrituta, koreografoak eta bi dantzariek, dantza-duoaren bitartez, gorputz bat sortzen dute, batean sustraia, bestean intsektu-gorputza, animalia zein izaki-gorputza. Agertu eta desagertu, gero berragertu: ikuspegien umorezko joko baten aurrean gaude.

Pantxika Telleria oihaneko unibertso ezkutuan inspiratu da, basoan eta basoko biztanleengan. Behatzeko eta batez ere entzuteko denbora hartuz, hauxe (berr)aurkituko dugu: gune (oraindik) berde horiek eta bertako bazterrak bizitzaz gainezka daudela.

Adina: + 3 urte.

San Sebastián Turismo
Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.