Donostia San Sebastián Turismoa-ren webgune ofiziala

Arantza Iglesias + Ane García: ‘M’

16 Maiatza 19:30
Antolatzen du: Donostia Kultura

Informazio gehiago nahi baduzu, antolatzailearen xehetasun-fitxan.

Informazioa
Prezioa: 10 €

M dantza ikuskizuna Arantza Iglesias dantzariaren eta Ane García abeslari eta poetaren arteko elkarlanetik sortu da. Etengabe errepikatzen ditugun hitzek geruza asko dituzte, adibidez, “ama” hitzak. Baina horien muinera jotzean, unibertso oso bat aurki daiteke, eta hitzaren beste bizitza libreago bat azaleratzen da. Mugimenduaren eta ahotsaren arteko harremanean gauzatzen da pieza hau: bien artean sortzen den oszilazio, ondulazio, bibrazio eta pultsoan. Zer da zerbait materialera itzultzea? Zer da zerbait materialera ekartzea, behin eta berriz? Zeruaren eta antroaren artean, eguzkiaren eta ilargiaren artean mugitzen dira gorputzak eta ahotsak pieza honetan, bi interpreteez gaindiko zerbait sor dadin eszenatoki gainean: espazio amankomun bat, gorputz-aldarte desberdinak hartzeko.

San Sebastián Turismo
Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.